Azaroak 22 – 2026 – 18:00etan.

BILBAO TX jaialdia | TXOTXONGILOAK-ITZALAK-OBJEKTUAK (ikusle guztientzat; +5 urte) | Estreinaldia Euskadin

“LOS CUENTOS DE SIBYLLA” | Zaches Teatro

(Italia)

Aurten ere, La Fundición aretoak BILBAO TX – Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiarekin kolaboratuko du; hala, 45. edizioaren hainbat proposamen hartuko ditu. Hain zuzen, 2026ko azaroaren 19tik 22ra bitartean, txotxongiloak, objektuen antzerkia… Adin orotako ikusleentzat.

LABURPENA: Espazio eszeniko misteriotsu baten ertzean, ikusleek ikertzaile bitxi baten lanaren berri izango dute. Ikertzaile hori XVII. mendean bizi izandako Marie Sibyla Merian naturalista, abenturazale eta margolari sutsuarengan inspiratuta dago. Pintza batzuez eta esku-argi batez baliatuta, Sibylak basoan aurkitzen dituen intsektuak, landareak eta presentziak ikertu, aztertu eta katalogatzen ditu, eta, horien bidez, bere esperientzia pertsonalarekin loturiko antzinako maitagarrien ipuinak sortzen ditu. Figuren (itzalak, txotxongiloak, objektuak) antzerkiaren irudimenezko indarrari esker eta ahotsaren eta soinuaren unibertso oroigarri bati esker, Txanogorritxo ipuinak bizia hartuko du pixkanaka, bere arketipo eta ikur misteriotsuekin batera.

Antzezlea eta ekoizpen-arduraduna: Enrica Zampetti
Zuzendaritza eta dramaturgia: Luana Gramegna
Eszenografia, jantziak, argien diseinua, txotxongiloak eta argazkiak: Francesco Givone
Jatorrizko musika eta soinu-paisaia: Stefano Ciardi
Zuzendaritza-laguntzailea eta teknikaria: Gianluca Gabriele
Eszenografia-laguntzailea, jantzi eta txotxongiloen arduraduna: Alessia Castellano
Jantzien egilea: Giulia Piccioli
Ekoizpena: Zaches Teatro
Laguntzaileak: Toscana eskualdea eta Italiako Kultura Ministerioa
Iraupena: 45 minutu

KONPAINIA: Zaches Teatro dantza- eta antzerki-taldea Florentzian sortu zen, 2007an, dantza garaikidearen, figuren antzerkiaren, mozorroen erabileraren, ahots-esperimentazioaren eta musikaren arteko lotura ikertzeko helburuarekin. Haur eta helduentzako ikuskizunak Europan eta Asian zehar erakutsi ditu taldeak. Hainbat sari irabazi ditu, hala nola Emanuele Luzzati 2024ko Gazteentzako Antzerki Sari Nazionala (Italia) edo 2023ko Hystrio Sari Nazionala (Italia), esperimentazioagatik eta hizkuntza artistikoak uztartzeagatik.