Maiatzak 30 – 2026 – 20:00etan
Zer(K)nias zikloa | ANTZERKIA-PERFORMANCEA
“TETAS” | Raíra Rosenkjar
(Brasil-Euskadi)
Zer(K)nias urteko zikloaren eskutik, La Fundición aretoak, urtero, denboraldia amaitu aurretik, euskal sorkuntza eszeniko esperimental eta independenteena agerian jarri ohi du: proposamen berritzaileak dira, zirkuitu komertzialetatik urrun daudenak edota hizkuntza hibridoak esploratzen dituztenak. Hitz batez, erakusleiho bat da zikloa, zeinaren bidez, asteburu batean zehar, ikusleei ahots eta sorkuntza modu berriak ezagutarazten zaizkien, ohiko ikuskizunen sailetan sartzea zailago duten proiektu bikainak babesteko konpromiso argiarekin.
2026an, ikuskizun hori ez ezik, hauek ere egongo dira ikusgai: “Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río” (Olaia Valle; maiatzak 29) eta “Adarbakarra” (Infinitudrama; maiatzak 31).
LABURPENA: Oholtza gainean, emakume baino lehen titi izandako emakume, eta, titi izateagatik, emakume besterik izan ez zen emakume bat. Kulunkatzen, astintzen, zurrupatzen eta gorputzetik harago hedatzen diren titiak. Samurtasun keinu bat, lotura nahi bat. Maitasuna sentitzea, bero-bero egotea. Titia ematea titia hartzea nolakoa den gogoratu nahi duen horri, eta bere begietan norberari begiratzea.
Ikuspegi kritiko eta feminista batetik, «Tetas» proposamenak jorratzen du nola aurkezten diren gorputzaren hauskortasuna eta lotura nahia generoari, zaintzari eta botereari buruzko kontaketa hegemonikoak zalantzan jartzeko tresna gisa.
Kontzeptua eta performancea: Raíra Rosenkjar
Zuzendaritza dramaturgikoa eta koreografikoa: Raíra Rosenkjar eta Isaak Erdoiza
Zuzendaritza artistikoa: Raíra Rosenkjar, Isaak Erdoiza eta Dani Hernandéz
Soinu-konposizioa: Malka Julieta
Soinu-diseinua eta kontzeptu espaziala: Dani Hernandéz
Argiztapen-diseinua eta teknika: Marc Kanou
Estilismoa: Txokostura
Ahots-laguntza: Juan Carlos Garaizabal eta Bettina Aragón
Argazkiak: Millena Rosado
Beste kolaborazio batzuk: Sasha Manex Arratibel, Juana Lor
Esker onak: Juana Lor, Josefina Zuain, Sasha Manex Arratibel, Marina Suaréz, Ramilla Souza eta Dantzan Bilaka 2025eko kideak
Ekoizpena: Raíra Rosenkjar
Laguntzaileak: Dantzan Bilaka, La Fundición, Garaion Sorgingunea, Harrobia
Iraupena: 45 minutu
KONPAINIA: Raíra Rosenkjar (São Paulo, Brasil) eszena-sortzailea eta performer-a da. Antzerki-prestakuntza du ESACHen eskutik (São Paulo, Brasil) -antzezpen eta zuzendaritzan espezializatua- eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra du EHUren eskutik (Euskadi). Gaur egun, autofikzioari eta eszenak eraldatzeko erritualei buruzko doktoretza egiten ari da unibertsitate horretan.
Haren jardunbide artistikoa lurraldeen artean egoteak dakartzan deserrotzearekin garatzen da, eta dantzaren eta antzerkiaren artean kokatzen da, interes berezia duela intimitatearen, gorpuztasunaren eta autofikzio-prozesuen poetiketan. Haren lan nagusien artean, lan hauetan parte hartu izana nabarmendu da: “A cidade dos Rios Invisíveis” (Estopô Balaio) -Shell Saria (Säo Paulo)- edo “Nire irudia zure haragian” antzezlana.









