irailaren 24tik abenduaren 5era
Dantzaldia 2024 | Nazioarteko Dantza Jaialdia
Egun on! Edizio honekin Dantzaldia jaialdiaren 25. urtemuga ospatuko dugu!
Urteurren honek atzera begiratzera eta jaialdiarekin ikusi eta gozatu ahal izan ditugun izen eta izenburu edo pieza bikainak ikustera animatzen gaitu, espazio konplize/lagunekin elkarlanean. Ezagutza berriak, foku berriak eta dantzaren joerekin, sortzaileen nortasunarekin, ahalmen pedagogikoarekin, konektatzeko gaitasunarekin, egoerekiko interesarekin eta eszenan esperientzia bihurtutako unean uneko errealitatearen pultsuarekin bat etorri diren hitzorduak izango ditugu. Artistentzako ikuspen-eremua zabaltzeko, tokian tokiko, nazio mailako eta nazioarteko konexioak ireki dituzten piezak izango dira. Eta, bestetik, publikoak ezagutzeko eta elkartzeko dituen aukerak edukiko ditugu. Diskurtso artistiko berriekin harremanetan jartzeko, betiere gorputza protagonista, ideiaren bitartekari eta esperientzien sortzaile eta testuren aurkitzaile izanik. Dantza zeharkako espazio bihurtuz eta, aldi berean, posizionamendu (etiko eta estetiko) berriek zeharkatuta.
Edizio hau oso presentzia bereziarekin ospatuko dugu: hainbat artista italiarrek bisitatuko gaituzte Madrilgo Kultura Institutu Italiarraren, Kultura Italiarraren Ministerioarekin eta Italiak Madrilen duen Enbaxadaren laguntzari esker, beren zikloetariko bati, Tempi di Danza, laguntzen baitiote jaialdian.
Inaugurazioaren lekua ere berezia izango da, dagoeneko ezaguna izan arren: Rekalde Aretoa duela urte askotatik hartu gaituen espazio laguna dugu, baina haren birmoldatzeko lanek agertokiz aldarazi gaituzte, eta Arte Ederren Museoaren abegikortasunak inauguraziorako ere hartuko gaitu, jada ohikoak diren aurkezpenez gain, aurten oso lan ezagunei eskainiko direnak. Horrela izanik, ikusleek Melania Olcina (Interpretazioko Dantza Sari Nazionala, 2023) ikusiko dute Jorge Morenoren zuzeneko musika-magmaren La declamación muda dantza- lanarekin, irailaren 24an, jaialdia irekiko duen prentsaurrekoaren ostean, goizez.
Eta behin jaialdia hasita, urriaren 1eko arratsaldean leku berean aurkeztuko dira Tu Hoang Company-ren False memories —memoriaren gaineko doitasun fisikoko dantza— eta Small Axe-ren Farisa, konexioaren eta intimitatearen inguruko pieza laburra. Biek irabazi dituzte Epaimahaiaren Sariak eta Masdanza Bira, Kanaria Handiko Masdanza jaialdian.
Italiar presentziara itzulita, Tempi di Danza-rekin paisaia eszeniko delikatuez eta Nicola Gallik Deserto tattile-n ematen duen espazio-denborazko pertzepzio apartaz gozatuko dugu. Eta berdin gozatuko dugu irudien jokoaz eta performancearen eta pantailaren arteko tentsio bisualaz –Jacopo Jennaren lanaren muina direnak–, Some Choreographies-ekin. Biak Azkuna Zentroan egongo dira azaroaren 7an eta 21ean, hurrenez hurren. Hirugarren pieza bat – Shoes on– gorputzen behaketa arkitektoniko eta keinuzkoaren ingurukoa izango da azaroaren 17an La Fundicionen, Luna Cenere-ren eskutik.
Hurrengo hitzordua Guggenheim Bilbao Museoan izango da, eta bertan ikusiko dugu Jose Maldonado lau ikur-artistari omenaldia egiten dantzaren, musikaren eta pinturaren bidez, diziplina anitzeko Galeria piezarekin, azaroaren 23an.
Rocío Molina da aurten Barakaldo Antzokiko gonbidatua. Harrituta utziko gaitu Oruco dantzariaren konplizitatearen laguntzaz Variaciones de Lo Inefable bere lan berriarekin.
Quarta Parede eta bere Ypsilon jaialdiko kolaboratzaile portugaldarrekin urtero izaten dugun elkarlanaren ondorioz, André Bragak eta Cláudia Figuereidok Feedback aurkeztuko dute azaroaren 30ean La Fundición-en. Beren lanak performerrak eta musikariak eszenan sortutako soinu zehatzek zabaldu dezaketen sotiltasunari eta sakontasunari hausnartzen du.
Aurten zinema presente egongo da Paloma Zapatak zuzendutako La Singla-ri buruzko film dokumentalarekin, gorreriatik maisutasun ikaragarrira iritsi zen flamenko-dantzariaren biografia txundigarriarekin.
Eta Eneko Lorentek zuzendu duen Ikusmen-ezintasun garaikideari buruzko Tailer- Laborategia ere edukiko dugu, Agerikoa/Evidence ikerketa lanaren markoan, Sharon Fridman eta Tamar Mayzlish-ek lagundutako prozesu batean elkarri laguntzeko tekniken bidez.
Betiko lez, zuen zain egongo gara DANTZALDIA jaialdiaren XXV. edizio honetan gurekin izango ditugun gune kolaboratzaile guztietan eta haiekin guztiekin batera.



















