Ekainak 7, 19:00

ANTZERKIA

Madame Señorita | Euskadi

HERZ; Desde lo más profundo de la patata”

OHARRA: Ikuskizun honetan argi estroboskopikoak erabiltzen dira.


HERZ emakume baten eta bere bihotzaren arteko topaketa bat, espazio hutsean. Beraren eta bere jatorriaren arteko topaketa, iguripenen eta gertaeren artekoa. Zain daudenen eta iristen direnen artekoa. Denboraren eta lekuaren artekoa. Fisikoki mugitzearen eta barne-bidaia egitearen artekoa.
Mitologia klasikoan heroiaren itzulerak inspiratuta, Madame Señorita konpainiak maitasunaren eta askatasunaren arteko mugak arakatzen ditu, inozokeri jostagarria erabiliz, zeinarekin publikoari gonbitea egiten baitio funtsezkora jotzeko katamaloetan izaten den eraldaketa ikusi eta bertan parte hartzera. Paula Valluercak gizartearen arauei erronka luzatuko die jolasaren bidez, arrakastarik gabeko pertsonaia baten irrigarritasuna eta absurdoa ezaugarri dituen zurrunbilo kaotiko batean.
HERZ hiru lurraldetan, Madrilen, Euskadin eta Londresen, sortu zuten Paula Valluercak (performance egilea eta Madame Señorita konpainiaren sortzailea) eta Roisin O’Mahonyk (zuzendaritza). Ironikoki, etxera itzultzeari, mugitzen uzteari eta, zenbaitetan, bidaia handienak mugitu gabe egiteari buruzko gogoeta aztergai dituen nazioarteko pieza da.
Gaurkotasuneko gaiak jorratzen ditu, esate baterako, katamalo sozialak, norberaren miaketa edo arrakastaren mitoa; kolektibo bateko kide izateko norbanakoaren iguripen handiei aurre egiten die, eta giza pasioak irudikatzen ditu, adibidez, handiustea, harropuzkeria edo bekaizkeria. Osagai horiek abiadura bizian bidaiatuko dute totum revolutum barregarri batean, non protagonistak bere burua xurgatua ikusiko baitu azken muturreraino. Azkenik, katamaloak berez eroriko dira, eta pertsonaiaren berezko funtsak bere bidea egingo du, plazera txikiekin eta sinpletasunaren edertasunarekin berriro bat egiteko promesa eginarazten ditugun aitortza zirraragarri batean.

Jatorrizko ideia: Paula Valluerca
Testua eta dramaturgia: Roisin O’Mahony eta Paula Valluerca
Zuzendaritza: Roisin O’ Mahony
Interpretea: Paula Valluerca
Argien diseinua: Fa Antzuola
Produkzio-laguntzailea: Mónica Gutierrez; Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
Argazkilaritza: Stuart McDonald
Ekoizlea: Madame Señorita
Kolaboratzaileak: Sala Baratza, Theatre Delhi, Soho Theatre

Paula Seenz de Valluerca, 1987, Gasteiz, Araba (pataten lurraldea)
Artista independentea, clown garaikideak inspiratutako antzezlanen egilea. Bere ardatz eragilea emakumearekin lotutako irrigarritasunaren kontzeptua da. Espazio eszenikoan katamaloak erorarazi eta egia bistaratzen duen eremutzat ulertzen du.
Bere obsesioa ikus-entzuleekiko konexio sakon eta benetakoa da. Publikoa zoriontsu egitea espero du beren irrigarritasunak agerraraziz eragindako katarsi kolektibo batekin.
Madame Señorita Londresen sortu zen 2014an eta hiriko komedia alternatiboko espazioetan hazi zen. Ibilbide luzea du Europako Fringe jaialdietan, eta baita Espainiako arte eszeniko alternatiboen panoraman ere. Bere lana Erresuma Batuetan, Eskozian, Txekiar Errepublikan, Alemanian eta Espainian irudikatu da.
“Su motelean” egindako eta etengabeko eraldaketa ezaugarri duten arte eszenikoen aldekoa da. Horregatik, sorkuntza-prozesuaren denbora organikoak errespetatzen ditu eta bere lanak publikoarekiko eta testuinguruarekiko irekita mantentzen ditu. Antzerki Bizi deritzo horri. Clown kodea berridazteko premia aldarrikatzen du adierazpen artistiko garaikide gisa, non lengoaia anitz inskribatzen baitira probokazio, gizarte-kritika eta exhibizionismoa antzezpenaren ardatz nagusitzat hartuz: kabareta, performancea, drag, txotxongiloak…; horratx clownaren ikuskera berri horretan sartzen diren diziplinetako zenbait.