Urriak 17 – 2025, 21:00
ARTE ESZENIKOAK | BAD jaialdia
Emilio Manzano | Andaluzia
“Volverse pequeño”
“Proyecto Pueblo” trilogiaren bigarren zatia da “Volverse pequeño” lana. Kontakizun poetiko-bisual batetik abiatuta aurkezten da, autobiografiaren eta fikzioaren artean. Haurtzarorako bidaia bat da, maitasunetik eta samurtasunetik abiatuta, ametsen, promesen, identitatearen eta bizitzaren zentzu tragikomikoaren kontzientziaren inguruan.
Sortzaile eta antzezlea: Emilio Manzano
Soinu espazioa: Juan Escribano
Argien diseinua:Emilio Manzano
Jantziak: Cristina Fructuoso (La Bixa)
Diseinu grafikoa eta bisualak: Abel Carrillo
Kanpo begirada: Sophie Thirion
Emilio Manzano eszena-zuzendaria, dramaturgoa eta interpretea da. Lengoaia eszeniko berriak esploratzen ditu irudi plastikoaren, teknologiaren eta esanahi-aniztasunaren bidez. Zuzendaritza-laguntzailea izan da “Juana de Arco” (Madril, 2024) eta “Proyecto Pueblo//Pubertad” (Getxo, 2019) lanetan, zuzendaria “La culpa de todo la tiene War Disney”-n (Murtzia, 2018), eta Espainiako eta Europako konpainien kolaboratzaile.








