Programa Negua

FERNANDO RENJIFO2019-03-22T19:09:41+00:00

Project Description

FERNANDO RENJIFO |  Madril

“La noche justo antes de los bosques”

Testua: Bernard-Marie Koltès
Itzultzailea eta zuzendaria: Fernando Renjifo

Larunbata, martxoak 9, 20:00etan/strong>
Igandea, martxoak 10, 19:00etan/strong>
ANTZEZLANA
Venta de entradas

La noche justo antes de los bosques XX. mendeko azken hamarkadetako antzerki-testu hunkigarrienetako bat da ziurrenik. Koltès ihesaren ondorioz gazte hil zen, 1989an, 41 urte zituela. Kultuzko egile bihurtu zen, eta gero, dramaturgia frantses garaikidearen klasiko bat. 1977an idatzi zuen obra hau, 29 urte zituela. Berrogei urte geroago, harritzekoak dira testuaren gaurkotasuna eta ahalmen literarioa, agian ez duelako beti ondorengo urteetan nagusitu zen zuzentasun politikoarekin jokatzen. Genet antzerkigilearen oinordekorik onena da Kòltes, eta bakarrizketa zuhurra, inguratzailea, deserosoa eta anbiguoa idatzi zuen, inolako autozentsurarik gabe. Horren bitartez, hirian zehar bueltaka dabilen etorkina aurkezten digu, ezagutzen ez dugun beste bati barrenetik eta zintzotasunez interpelatzen diona. Hiriko bakartasunaren, atzerritar izatearen sentimenduaren, frustrazioaren eta klase-galeraren erretratua da, baina baita samurtasunarena eta besteen beharrarena, desberdin izateaz ohartzen diren beste horien beharrarena, ere.

XX. mendeko antzezlan garrantzitsuenetako bat izan arren, Espainian ez da ezaguna eta ez da antzeztua izan. Izan ere, testuaren edizio bakarra 1989an itzuli zen, eta duela urte asko agortu zen. Madrilen egiten den “Hiribilduaren Udak” jaialdiak gonbidatuta, Fernando Renjifok antzezlana eszenaratu du, eta, horretarako, berezko itzulpena egin du, Continta me tienes argitaletxeak plazaratu duena estreinaldia dela medio. Itzulpen literarioa da, eta eszenetatik eta eszenarako irakurtzeko pentsatuta dago. Renjifok eszenaratze minimalista egin du, testuan eta aktorearen interpretazioan soilik oinarrituz. Hala, aditzera ematen digu, horrelako testu bat dugunean esku artean, leialtasunez transmititzea, ñabardura eta geruza guztiak ulertzen saiatzea eta testuari berez adierazten uztea baino ezin daitekeela egin.

Gutxi gorabeherako iraupena: ordubete eta 15 min

Testua: Bernard-Marie Koltès
Itzultzailea eta zuzendaria: Fernando Renjifo
Antzezlea: Juan Ceacero
Soinu-espazioa: Óscar Villegas
Argiak: Isaac Torres, Fernando Renjifo
Ekoizpen exekutiboa, kontratazioa: Carlos San Isidro / GRC Artists

2018ko Hiribilduko Udak jaialdiaren (Madril) ekoizpena, Conde Duque antzokiarekin elkarlanean