urriaren 27an, 20:00etan
ANTZERKIA
Jon Ander Urresti | Euskadi
“Eukalyptus”
Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lur-jabea eta langilea.
Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Boterea eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Protagonistak elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia, baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina… Inkonformista da. Besteak, sinpleki, iraun nahi du, bizi.
Kritikotasuna, satira eta humorea jorratzen dituen lan honek monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du, dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka askotarikoak eztabaidatzeko asmoz, beste behin ere landa eremuko gaiak erdigunean jarriz. Lantaldea bizkaitarra izanik, fenomeno horrek zeharo inguratzen ditu haien bizilekuak, eta ardura erreal bat izan da azken urteotan biderkatu den basogintza ereduaren eragin ekologikoa. Hori dela eta, testua bizkaiera jasoan sortu da.
Ideia orijinala: Jon Ander Urresti
Testuak : Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro, Beñat Urrutia
Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti
Antzezleak: Jon Ander Urresti, Beñat Urrutia
Musika eta soinua: Asier Rentería
Musikariak : Amorante, Atton Goikoetxea, Unai Rentería, Areta Senosiain
Jantziak: Igone Teso
Argien diseinua: David Bernués
Teknika : Vanesa Santos
Irudia: Arriguri