Otsailaren 15ean, 16an, 19:00etan.

PERFORMANCE 

Juana Dolores | Katalunia

HIT ME IF I’M PRETTY edo printzesa modernoa”

ADI: pieza honek irudi estroboskopikoak, indarkeria, sexu-eduki esplizitua, hitz iraingarriak eta gogaikarriak izan daitezkeen soinuak ditu.

Gomendatutako adina: +18 urte


HIT ME IF I’M PRETTY edo printzesa modernoa* bakarlan performatikoa da, non Nicolas Maquiavelo eta Antonio Gramsciren printze irudia feminizatu eta sexualizatu baitzen, ederra bezain oldarkor, maitatu eta ikaragarria, hegemoniko eta kontrahegemonikoa den printzesa interpretatuz, mundua ezagutu eta ulertu, maitasuna eta sexua zer diren jakin, eta desengainatu, umiliatu eta traizionatua izan ondoren, bere gaztelura itzuli eta alderdi iraultzailearen zerbitzura desiratuaren (bere botere politikoa eta limurtzeko ahalmena) subiranotasuna aldarrikatzen duena. Berezko hiztegi militarra, hipotetikoa, politikoki eta estetikoki irudikatua, hedatuz, femeninotasuna historikoki zehaztutako dimentsiotzat aurkeztu zuen, deseraikitzera bideratua ez dena, ezta, soilik, bere ukaziora ere, baizik eta aurrera egitera bere kritikaren bidez, sozialki “neskekin” lotutako guztia hala izan ez denaren baitaratze edota konkistaren dialektikarekin batera azalduz: zaurgarritasunetik oldarkortasunera, kolore arrosatik guda batean isuritako etsaiaren odolera. Beraz, nire printzesa modernoa handinahikeriaz erakusten da, baina baita samindua eta bere maila, bere mota eta bere klasearen kontziente izaki, eta jakinik, indarkeria, edertasuna bezalaxe, erasorako eta autodefentsarako arma legitimoa izan daitekeela sistema kapitalista batean bere sentimenduak, pentsamenduak eta eginak merkaturatzea eta haur kontutzat hartzea dakarren jazarpenaren aurka.
Juana Dolores
*JUANA DOLORES ordeztuz, massa diva per a un moviment assembleari (2019) [diva handiegia asanblada-mugimendu baterako], HIT ME IF I’M PRETTY edo la printzesa modernoa da Trilogia honen lehen zatia: LA MEVA FEMINITAT –ideologia, partit, constitució– [Lehen Trilogia: NIRE FEMENINOTASUNA –ideologia, partida, eraketa–].

Egiletza (zuzendaritza, dramaturgia, interpretazioa): Juana Dolores
Zuzendaritza-laguntzailea: Amanda G. Eleuterio
Ikus-entzunezko diseinua: Amanda G. Eleuterio (Mordisco Estudio)
Ikus-entzunezko diseinu teknikoa: Martin Elena
Soinu-diseinua: Modest Ferrer (ETM)
Akonpainamendu artistikoa: Sandy Moldavia
Argazkia: Amanda G. Eleuterio
Ekoizpena: CASTILLO DE DIAMANTE
Koprodukzioa: Teatre L’Artesà (2021), Temporada Alta (2022), Festival Grec (2023)

Nork lagundua: ICUB institutuaren (Institut de Cultura de l’Ajuntament de Barcelona) eta ICEC institutuaren (Institut Català de les Empreses Culturals – Kultura Saila, Kataluniako Generalitatea) Crea Beka 2021.

Juana Dolores (El Prat de Llobregat, 1992)

Aktoresa, dramaturgoa eta eszena-zuzendaria naiz. Baita poeta eta bideo-artista ere. Nire lan guztia politikaren eta estetikaren arteko dialektikaren ondorioz sortzen da. Argitaratu ditut Bijuteria [Bitxigintza] (Amadeu Oller katalanezko poesia-sariaren 56. edizioa, 2020, Edicions Galerada), lehen poema-liburu bat, eta I SI UNA NACIÓ DESFILANT PER UNA CATIFA VERMELLA –rèquiem català– [ETA BALDIN ETA NAZIO BAT ALFONBRA GORRIAN DESFILATUZ –requiem katalana–] (2023, Edicions Poncianes), requiem bat. Bideo-arte eta bideo-entseguan artxiboko irudietatik abiatuz egiten dut lan. Horrela ikus daiteke LIMPIEZA (2020) piezan, garbitzaileen eta etxeko langileen esplotazio eta zapalkuntzaren aurkako ikus-entzunezko panfletoan, eta baita MISS UNIVERSO (2021) piezan ere, Georges Batailleren erotismoaren kontzeptuari buruzko gogoeta egiten duen miss bati egindako elkarrizketa. Antzerkigintzan, idatzi eta interpretatu ditut JUANA DOLORES, massa diva per a un moviment assembleari [demasiado diva para un movimiento asambleario] (2019), klase-erresuminaren izate nazionalaren defentsa identitatezko eta erreakziozkoaren aurka eta HIT ME IF I’M PRETTY edo printzesa modernoa desiratuaren subiranotasunari buruz.
Gaur egun, nire ikerketa eta esperimentazioko ildo artistikoak fikzio eta errealismo sozialisten edertasunaren ahalmen iraultzaile eta propagandistikoetan ardazten dira, eta femeninotasunaren, sexualitatearen, desiraren, erotismoaren eta pornografiaren ikerketan.