martxoak 8, 9, 19:00etan.

DANTZA

La Taimada | Katalunia

“Filia Et Fobia & La Mort

Filia et Fobia itxialdi gordinenean inspiratu eta sortua da, sinpletasun aseptiko eta eskultorikoz hornitua; edertasunari eutsi eta berau atzemateko premiaz hitz egiten digu. Madrileko 34. Koreografia Sariketako lehen sari hau eraldatu eta amatatu egiten da Mortarekin, pieza paregabea sortuz, latza eta intentsitate handikoa, kontzientzia astindu eta barkamenari dei egiteko gogoz.

Mortak, barrokoaren pintura-artera garamatzan sinpletasun eta sakontasun batekin, gorpu epelari akonpainamendua egiteko premiaz hitz egiten digu. Edertasuna eta irmotasuna, ikus-entzuleen gogamenean irauten duen irudien formatu batean.
Filia et Fobia & la mort osteratxoa da, zuritik gorrira, bizitzatik heriotzara, kolapsotik errendiziora eta barkamenera; arima mugiarazi eta bere ikusizko ahalmenaren aurrean amore emanda uzten gaituen pieza da.

Ideia eta zuzendaritza: Olga Alvarez , Jordi Cabestany
Koreografia-kontzeptua: Olga Alvarez
Interpreteak: Clio Van Kerm, Marta Pajares , Olga Alvarez , Jordi Cabestany
Jantziak: La Taimada
Musika: Johann Sebastian Bach , Carlos Martorell
Argiztapen- eta eszena-espazioa: La Taimada
Ikus-entzunezko ekoizpena: Jordi Cabestany, Censet
Argazkia: La Taimada – Alessia Bombacci – Jorge Perez
Ekoizpena: La Taimada
Egoitzak – Lankidetza – Laguntza; Madrileko Dantza Konpainia Nazionala, Nunart, Estruch, La Danseria
Dirulaguntza: Del Icec , Kataluniako Generalitateko Saila

La Taimadak gorputzarekin, dantzarekin eta mugimenduarekin egiten du lan, giza edertasun eta hauskortasun kontzeptuaren inguruan. Konpainiak intimitatea eta begirada eskaintzen du, epaiaren alternatiba gisa. Ikus-entzuleari voyeur posizioa – ziurrenera deserosoa- eskaintzen dio. Bere lanetan intimitatea, hauskortasuna, samurtasuna eta giza ekintzen krudelkeria ere ageri dira. Ikus-entzuleari galde egiten dieten lanak dira, dilemenak, barne etika eta berezko pentsamendua sorraraziz.

Konpainia 2004an sortu zen, Olga Alvarezen bakarlan batekin, Egon Schiele margolariaren La Taimada obra inspiraziotzat hartuz. 2015ean eraldatu egin zen Olga Alvarezen (Arte Eszenikoak) eta Jordi Cabestanyren (Ikusizko Arteak) elkarren arteko sormen eta zuzendaritza garai batean, gorputzen barneko begirada, irudi eta mugimenduaren ikuspegi berria ekarriz.

2013az geroztik sortu dituzte Crash (Fid IPAM Festival Grec 2013 eta Gomendioa Red Escena 2017), El Octavo Día, La Mort (Sormena egoitzan, Madrileko CND-n, 2014an), Lo.li.ta (Balla’m un Llibre 2016 eta Quinzena Metropolitana 2018 ekitaldietarako hautatutako pieza), Oblea (DanseuFestival 2019) eta Filia et Fobia (Lehen saria Madrileko Koreografia Sariketa 2020 eta estreinaldia Danza Valencian, Red a Escena 2021 barnean).Gaur egun, trilogia batea nari da lanean, inspirazio modura El Jardín de las Delícias del Bosco que se llama The Garden hartuz. 2020-2021 urtean zehar Infierno sortu zen, Aliansat programaren barnean, Fabra i Coats, El Graner eta Terrassako Udal Antzerkiaren lankidetzarekin, Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko Icec institutuak diruz lagunduta. 2022 konpainia egoiliar izan ziren Graner delakoan, El Jardí sortzeko, Trilogiaren bigarren pieza. 2023ko urrian, Teatro El Canal de Saltekin lankidetzan aritu ondoren, El Jardín estreinatu zen Mercat de les Flors (Bartzelona) ekoizpen kide izanik, Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko Osic institutuak diruz lagunduta.. EL JARDÍN lanak honako sari hauek irabazi ditu: Dansacat saria Espazio Eszeniko Onenari eta Argiztapen diseinu onenari, eta izendatua izan da TeatreBarcelona sarietan eszena hibridoko ikuskizun onenerako.