Azaroak 28 – 2026 – 20:00etan
Azaroak 29 – 2026 – 19:00etan
ANTZERKIA | Erabateko estreinaldia
“SUBIR LA DOSIS” | Laura Sam
(Euskadi)
LABURPENA: “Subir la dosis” pieza hibridoak ahozkotasuna eta soinu-hizkuntza, ekintza eta gorputza uztartzen ditu, eta hitz idatziari materialtasun berri bat ematen dio, ahotsaren adierazpen-ahalmenaren bidez. Testu poetikoa birformulatzea proposatzen du diziplina anitzeko antzezlan horrek, eta, horretarako, musikaren, antzezpenaren eta eszenaren bidez, spoken word jakintzagairako euskarri berriak irudikatzeko aukera kanalean zabaltzen du.
Antzezlana 2025ean idatzitako liburu baten ondorioa ere bada (Caniche Editorial argitaletxea, 2026ko azaroa), barru-barruko prozesu batetik abiatuta egina, zeinean egileak bide paralelo bat ireki duen meditazio-jardunbidearen eta depresio-kontrakoen bidezko tratamenduaren artean. Narratiba eszenikoa azaleratu egiten da, liburua bezala, egunkari gisa, gai hauei buruz hausnartzen: niarekiko identifikaziorik eza, ukigarriaren eta irudizkoaren arteko muga sumagarriak, espiritualtasuna eta botiken erabilera eta, gero eta asaldatuagoa eta zatikatuagoa den mundu honetan, isiltasunaren bidez errealitatea ezagutu eta interpretatzeko modu berriak proposatzeko beharra.
Egilea eta antzezlea: Laura Sam
Soinu-diseinua: Ibon Aguirre
Argien diseinua eta zuzendaritza eszenikoa: Daniel Aranda
Jantzien diseinua: Estela Miguel · h05
Bitxien diseinua: Ale Ruiz
Argazkiak: Judith Voet
Laguntzailea: La Fundición (Bilbo)
Iraupena: 60 minutu
KONPAINIA: Laura Sam (1989) jakintza-alor anitzeko artista da; izan ere, poesia eszenikoan, performancean eta musikan espezializatuta dago. Hala, hitza eta ahozkotasuna uztartzen ditu, gorputza tresna poetikotzat hartuta. Halaber, musikaren arloan lan egiten du: 2022an, album bat kaleratu zuen Juan Escribano musikariarekin (We Are Standard), “La voz en contra”, eta Kase.O, Abraham Boba (León Benavente) edo Nacho Vegas artistekin kolaboratu du.








