otsailak 1, 2, 19:00etan.

DANTZA

Matxalen Bilbao | Euskadi

HUSTU; Hutsari gorazarre

Zer bizi da isiltasunean, hutsunetan, erortzearen aurreko unean, esekiduran, geldiuneetan, hutsean…?
Norbera bere buruarengandik hustu daiteke…?

Hutsaren kontzeptua mugimenduaren konposizioaren prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu modura. Hutsa funtsezkorako hurbilketa modura.
Pieza honetan hutsak elementu nagusi, dinamiko eta aktibo gisa ulertzetik abiatzen da, eraldaketak gertatzen diren gune, betea osotasunera iristen den leku, zentzua hartzen duen toki.
Hutsa mugimenduaren iheskortasunarekin dago lotua, eta erakusten ez denaren ezkutuko sakontasunarekin. Deierarako joera gehiago duen elementua, erakustekoa baino.

HUSTU; Hutsaren gorazarre Matxalen eta Nataliak interpretatutako bikotea da, beste erritmo batzuen planteamendua berregiteko espazio/denbora esekia. Lan soila, apaindurarik eta elementu funtsik gabekorik ez duena. Ekintza politiko eta poetikoa azkar kontsumitzearen, gehiegizko zarataren eta edukiaren gabeziaren joera honen aurreko erantzun gisa.

Koreografia eta Zuzendaritza. Matxalen Bilbao
Interpreteak: Natalia Garcia Muro, Matxalen Bilbao
Soinu espazioa: Mikel R Nieto
Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
Argazkia eta Bideoa: Jesús Robisco
Ekoizpena: Aintza Uriarte
Banaketa. Peso producciones
Audiovisuales. María Etxaide
Producción. Aintza Uriarte
Dirulaguntzak: Eusko Jaurlaritza
Kolaboratzaileak: Dantzalabea, La FuNdicIOn, Mutis Espazioa
Mención especial a José Luís Rebollo por sus sesiones de Feldenkrais que tanto nos han inspirado 

Matxalen Bilbao | Koreografoa, Dantzaria eta Irakaslea
Matxalen Bilbao azpimarratzeko izenetako bat Euskal Herrian dantza garaikidea aipatzen denean. Hainbat konpainiatan dantzan aritu ondoren, 2000an sorkuntzaren munduarekiko interesa agertu zuen. 25 urte hauetan, sortzaile gisa, hiztegi pertsonala landu du berezko unibertso koreografikoa garatuz, gorputzaren eta mugimenduaren ikerketa eta auto-esplorazioko bide koherente bat eginez.

Bere lanak prestigio handiko Jaialdi Nazional eta Nazioartekoetan aurkeztu dira. Bere FUGAS piezak Dantzako Koreografia Onenaren Saria jaso zuen 2018an “La Danza Inunda Santander” jaialdian. Aldi berean, beste sormen-proiektu batzuetan kolaboratzen du, Koreografo eta Aholkulari artistiko gisa.

Irakaskuntza bere ibilbidearen atal garrantzitsua da. Horrela, 35 urte baino gehiagoren ondotik, Euskadiko dantzariak prestatzen jarraitzen du, eta dantza-jaialdi eta eskola ugaritara gonbidatzen dute irakasle modura, tailerrak emateko.

Hezkuntzan diplomatua Giza Zientzien espezialitatean EHUn, 1984an. 2008an EHUko Ikuskizunen Arte eta Zientzien Masterra erdietsi zuen.

2022az geroztik, Natalia Garcia Murorekin batera, Mutis Espazioa izeneko Prestakuntza eta Sorkuntza espazioko zuzendaria da.