Project Description

TRIPAK |  Euskadi  

“ Urruna”

19 urriak 19:00etan 
Venta de entradas

Sumendi baten oinean dagoen zerbitzu-gune batean, komunitate txiki bat bizi da. Herritarrek arreta hauskorrekin, eta elkarrengandik urruntzen eraso minimoekin elkarri laguntzen diote. Beti da bero.
Egunerokotasunaren erritmo epela sumendiaren ikarekin etengabe asaldatzen da, berehala aldatuko delaren sentsazioarekin. Bidaiariarentzat nahiz behatzailearentzat, nahiz eta miretsirik geratu, zaila da giza harremanak egitea.

Kontzeptua eta performancea: Tripak
Antzezleak: Marina Suarez, Natalia Suarez, Maite Mugerza, Andrea Berbois.
Teknika: Florencia Wenzel
Laguntzaileak: Baratza Aretoa

“Tripak” konpainia bost emakume artistak osatzen dute. Arte plastikoetan, musikan eta antzerkian lan egiten dute. 2014an hasi zirenetik, hiru lan eszeniko sortu dituzte: “Maite” (2014), “Aitaren Larrua” (2015) eta “Urruna” (2019). Beste jaialdi batzuetan ere parte hartu izan dute, hala nola, Eztena 2016 (Errenteria) eta In Tacto (Gasteiz). Beren azken lana Baratza Aretoan estreinatu zuten (Gasteiz), eta AZALA Espazioan (Lasierra) eta baita Madrilgo Teatro Pradillon erakutsi dute.