Cia. MATXALEN BILBAO |  Bilbo 

“Serenity suite”

 Natalia García, Matxalen Bilbao

uztailak 17, 20:00etan
Aforo Reducido Covid19
DANTZA

Nahiz eta bien arten ia hiru hamarkadako adin-tartea dagoen, gauza pertsonala partekatzen dute: dantza. Asmo handirik gabe eta jolasaren ikuspegitik, espazio partekatzen dute, eta, horren barnean, denboraren joanaz hitz egiteko abiapuntua da transmisioa.

SERENITY SUITE heldutasun artistiko handiko pieza da, idazkera koreografikoan zein interpretazioan. “Denboraren joanaren” gaiak pieza osoa zeharkatzen du, zolitasunez, eta handitasunik eta nostalgiarik gabe. Duo honetan, Matxalenek “espazioa eta denbora” kudeatzen duen esperientzia erakusten jarraitzen du.

Lan honen bidez, aurretiaz esploratu ez dituen eremu berriak ireki ditu: aurpegia eraldatzea, testua txertatzea.
Une eder batean, Matxalenen bideo bat ikusten dugu proiektatuta, eta duela hogei urte sortutako solo bat ari da dantzatzen. Bitartean, Nataliak eszenan solo berdina dantzatzen du, bideoarekin erabat sinkronizatuta (erabateko zehaztasunarekin eta umiltasun zoragarriarekin), eta fisikotasun desberdin baten bidez, “partiturari” leial izatea lortzen du. Zeinen ideia polita eta sinplea, transmisioa islatzeko

Azkenik, musika eta argien diseinuak garrantzia handia hartzen dute giroa sortzean. Itziarren soinua fintasunez eta zorroztasunez sortu da: material gutxi batzuetan oinarritutako musika neurritsua da, baina benetan interesgarri bihurtzen da.
Duo hunkigarri honek abstrakzioarekin nahastutako adierazkortasun apala dauka. Dantza oparoa, habitatua eta sotila, aldi berean; muina erakusten duen eta zalapartarik gabe igortzen duen dantza.

Zuzendaria: Matxalen Bilbao
Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao
Jatorrizko musika: Itziar Madariaga
Argien diseinua: David Alcorta
Testuak: Adriana Barestein
Argazkiak eta bideoa: Itxaso Beistegui
Ekoizpena: Isabel Jiménez Infinita Escena
Babeslea: Eusko Jaurlaritza
Egonaldi artistikoak: La FundicIOn, Utopian, Mallandain Ballet, Azkuna Zentroa, Kultur Leioa
Eskerrak: Espiral Santander Espazioa