Festival DANTZALDIA 2020 

Abenduak 18, 19:00etan |Ensanche Eraikina | Sarrera doan 

 ZUM ZUM TEATRE  |  COLECTIVO GLOVO | LASALA | JULIA GODINO – ALEXA MOYA

 Todos los públicos

ZUM-ZUM TEATRE: Hippos

Animaliak eta pertsonak elkarrekin bizi diren mundu batean erdiko bidea hautatu duten hipopotamo batzuengana hurbiltzen gara.

Soinean daramaten animaliarekin mimetizatuta dauden pertsona mozorrotuak ote dira? Edo beharbada gorputza jartzen duten indibiduoengan beren burua bilatzen duten hipopotamoak dira?

Ibilbide fisiko batean lagunduko ditugu hipopotamook. Bidea alegia bat izan liteke, metafora bat, aurretiazko gogoeta bat gizatasunari eta animaltasunari buruzko doktore-tesi baterako agian, edo, besterik gabe, publiko ororentzako proposamen bat, elkar aurkitzeko eta apur bat bakarrago, baina lagunduago egoteko.

Koreografia: Quim Bigas
Interpretazioa: Jordi Gilabert / Albert Garcia / Miquel Rodriguez / Carla Tovías / Maria Mora
Musika: Zum-Zum Teatre


COLECTIVO GLOVO: Mapas

Pieza hau errefuxiatuen eta mugen munduan oinarritutako mugimendua ikertzeko beharrizanak sortu zen. Mendeetan zehar mundu, herri eta pertsonen artean jarri ditugu muga-langak. Distantzia horrek, benetakoa zein hipotetikoa izan, hurbiltze eta urruntze harreman batean, botere eta matxinada erlazio batean kokatzen ditu interprete biak, elkarrekin premisa bera konpartituz: geurekiko frontera izaterik ez dagoela.

Harreman horrek bestearekiko matxino, ahul, bihozbera, erasokor, esaneko eta inbaditzaile bihurtzen du interpretea, eta emaitza erraietako giza harremana da. Geure buruari galdetzen diogu, zer gertatzen ote zaie gizakiei galarazita dagoena bortxaz gainditzeko?

Koreografia eta interpretazioa: Esther Latorre Fernández eta Hugo Pires Pereira


LASALA: Fight

Gizakiak borrokarekin daukan hartu-emana primitiboa da. Borroka presente egon da denboraren hasieratik. LASALA-tik borroka preziatzen dugu, funtsezko elementua delako bizitzan oro har eta dantzan zehazki.

Koreografia: Judith Argomaniz
Interpretazioa: Garazi Etxaburu, Miren Liceaga
Musika: The Carnival of the Animals – Camille Saint-Saëns. Bad Girls, M.I.A. Boyz – M.I.A.
Erakunde hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, Donostia Kultura, Etxepare Institutua


JÚLIA GODINO & ALEXA MOYA: Picnic on the moon

Picnic on the Moon “tableau vivant” bezala definitu daiteke, non pertsonaia bik eguzkipeko piknik batez eta ilea laztantzen dien brisa leunaz gozatzen duten. Ingurua idilikoa da, dekoratua perfektua, gertalekua ezin hobea. Gauza bakoitza behar den lekuan dago, zehaztasun osoz. Politegia benetakoa izan dadin. Baina, zer gertatuko litzateke eguzkia eguzki ez balitz eta haize gozoa brisa ez balitz? Eta tolesgabe jolasten den ume baten txotxongiloak izango bagina? Picnic on the Moon piezak itxuraz perfektua den errealitatearen eta barnealde desertuaren arteko kontrastea esploratzen du. Benetan betetzen al gaitu honen moduko errealitate batean bizitzeak? Eta itxura-jolas bat besterik ez balitz?
Pieza hau hauen aipuetan inspiratu da: Daniel Tosh, Paul Winchell, El Show de Truman

Jasotako sariak: Lehen saria (Sabadelleko XIV. lehiaketa), Herri-saria (Sabadelleko XIV. lehiaketa), Finalistak Madrilgo 33. lehiaketa koreografikoan, Los Dedae konpainiaren espazioan izandako egonaldia, beste beka batzuen artean.

Koreografia eta interpretazioa: Júlia Godino Llorens eta Alexa Moya Panksep
Musika: Édith Piaf (La vie en rose; Non, je ne regrette rien; La foule)