Adriana Bilbao Zarraonandia  |  Euskadi

Beñat Achiary

“Hierro”

larunbata, irailak 15, 20:00etan
igandea, irailak 16, 19:00etan
Flamenkoa

Migrazioak etengabeak izan dira Euskadiren historian. Krisiak gure lurraldea jotzen zuenean, euskaldunak munduan zehar barreiatzen ziren (Ipar eta Hego Amerika, Australia, etab.), eta industrializazioak lan-inguru sendoa sortu ahala, Euskadi bilakatu zen harrera-leku.

Industrializazioaren testuingurua aztertzean, kontuan hartu behar dugu, gune industrial eta ekonomiko nagusiak alde batera utzita (Madril eta Katalunia, batik bat), XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran Espainia herrialde txiroa zela, etengabeko guda zibilen eta eskualde osoak miseriara eraman zituzten gobernu alderrai eta aldakorren ondorioz. Horrela, milaka pertsona etorri ziren lan eginez bizitza hobea lortzeko asmoz. Euren kultura ekarri zuten berekin, tokiko kultura aberastuz eta hura modernizatzeko ateak irekiz.

Meatze eta lantegietako langile berrien jatorri desberdinen artean, andaluziarretan jarriko dugu arreta. Izan ere, proiektu honen jatorria Adriana Bilbao flamenko-dantzariaren pasioa da, eta flamenkoa da, hain zuzen, proiektuaren ardatzetako bat. Bilbon flamenkoa ikasteko aukera izan zuen txikitan; baina, puntu batera iritsita, Malagan, Sevillan eta Madrilen osatu behar izan zuen haren prestakuntza, Bilbora itzuli aurretik. Andaluziako langileen alderantzizko ibilbidea egin zuen, alegia.

Gurean bizitza osoan lan egin ondoren jaioterrira itzuli diren andaluziarren bizipenak ezagutu eta partekatu ditugu, eta baita gure lurra euren etxe egin dutenenak ere. Euskal eta andaluziar kulturen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak, elkarrekintza eta elkar aberasteko modua ulertu ahal izan ditugu. Haien ekarpena aitortu nahi dugu; izan ere, haiek gabe, gure herria nekez izango zen gaur egun dena.

Horretarako, meatzetako flamenkoa eta ahozko euskal tradizioa eta haien bertsiorik garaikideenak uztartzen dituen obra bat sortu nahi izan dugu, eta elementu horien guztien performance- eta antzerki-alderdiak garatu. Hori lortzeko, ibilbide luzea eta jatorri anitz dituen lantaldea dugu: Adriana Bilbao flamenko-dantzaria, Beñat Achiary kantaria, Julen Achiary perkusionista, Guillermo gitarrista eta David Vazquez flamenko-kantaria

Dantza: Adriana Bilbao Zarraonandia
Ahotsa: Beñat Axiari
Flamenko-kantaria: Raúl Micó
Gitarra: Guillermo Guillen
Piano: Michel Queuille
Testua: Itxaro Borda
Argia: Emilio Cordero Checa
Produkzio: Peio Mentxaka

IMAJIK -en ideia bat