Aina Alegre | Francia

“Estudio 4 – Fandango y otras cadencias”

Urriak 22, 18:00etan
30 min.
Dantza

Hainbat urtez kolpearen keinuari buruzko ikerketa bat egin ondoren, Aina Alegrek Yannick Hugron lagun eta artista koreografoari eskatu zion euskal herri-dantzen interprete ohi gisa izandako esperientziaz hitz egiteko. Iraganean eta bere oroimen fisikoan sakontzeko eta istorio bat irudikatzeko eskatu zion. Bere ikerketa zabaltzeko asmoz, Alegrek beste pertsona batzuekin ere hitz egin zuen euskal herri-musika eta –dantzei buruz eta, horrela, kontakizunen zatiak bildu zituen. Oroitzapenen bilduma honekin, Yannic Hugron agertokira igotzera gonbidatu zuen, elkarrizketa hauetan jasotako istorioak, keinuak eta mugimenduak mapatu eta berrinterpretatzeko. Pieza honetan gorputzaren oroitzapenak esnatzen dira eta beren fikzio koreografikoa osatzen dute.

Kontzeptua: Aina Alegre
Lankidetza: Yannick Hugron
Soinuaren sorkuntza: Aina Alegre
Soinu eta eszenaren diseinua: Guillaume Olmeta
Dramaturgiarako laguntzaileak: Quim Bigas & Capucine Intrup
Ekoizpena: Centro Coreográfico Nacional de Grenoble
Koprodukzioak: Studio Fictif, Festival de Avignon & la SACD, Malandain Ballet Biarritz, Centro Coreográfico Nacional de Nueva Aquitania-Pirinieos Atlánticos, Centro Nacional Angers
Eskerrak: Jon Vemier, Julien Corbineau, Martxel Rodríguez, Etxabide, Zibel Damaestoy, Arthur Barat & Yannick Hugron

Aina Alegre Grenoblen finkatutako dantzari, performer eta koreografo katalana da. Sorkuntza koreografikoa interesatzen zaio, gorputza “berrirudikatzeko”. Hainbat gorputz-kultura eta -praktika aztertzen ditu, irudikapen sozial, historiko eta antropologiko gisa. Haren lanak hainbat herrialdetara eraman dituzte, besteak beste Italia, Espainia, Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza, Peru eta Errumania. 2023ko hasieratik, Grenobleko Koreografia Zentro Nazionaleko zuzendaria da Yannick Hugron-ekin batera.