ALBERTO CORTÉS – ANDREA QUINTANA |  Andaluzia

“Hollywood”

Martxoaren 13a, 19:00etan
Martxoaren 14a, 19:00etan
DANTZA

Areto Alternatiboen Sarearen Zirkuitua 2020

Hollywood lana zine-gidoi baten eta bukle formako tranpa baten artean noraezean dabilen sorkuntza da; bi tokitan koka gaitzake: ondo egindakoan edo errorean. Obra honek eszenatokia hackeatzea aukeratuko du, errorera itzultzeko. Eszenatoki gainean bi antzezle daude; neska bat hil den zine-eszena bat bikoizten ari dira. Egia esan, aitzakia hutsa da, Andrea eta Albertok arrakasta/porrotaren kontzeptuen gaineko hausnarketa egiteko eta zerbait-handia-ez-egiteko. Arrakasta izatea zer den eta hori lortzearen inguruko hausnarketak eszenatokiko mikroen bidez zabalduko dira. Gure karrera “arrakasta” hitzarekin markatu nahi dute, baina hitz hori tranpa bat da, kaiola eta abiapuntu bihur daitekeena.

Sorkuntza, antzezpena, dramaturgia eta zuzendaritza: Alberto Cortés eta Andrea Quintana
Testuak: Alberto Cortés
Gorputza: Andrea Quintana
Soinu-espazioa: Elena Casanueva
Jatorrizko musika: Col·lectiu LOOPA!
Argien diseinua: Azael Ferrer
Eraikuntza plastikoak: Luis Alhama eta Fátima Montero
Off ahotsak: Elena de Cara eta Pablo López
Argazkigintza eta bideoa: 99páginas

Hollywood Alberto Cortés eta Andrea Quintanaren lana da.
Laguntzaileak: Centre Pompidou Málaga, La Nave del Duende, Dantzagunea eta Espacio Silvestre

Alberto eta Andrea ez dira konpainia bat, baizik eta proiektu bat sortzeko interesak batu dituzten bi artista bakarti. Une honetan beren bakarkako lanak burutzen ari dira, beste asko bezala, baina beti beste sortzaile batzuekin kolaboratzeko prest, etengabeko mugimenduan. Malagan ezagutu zuten elkar 2014an, eta elkarrekin zerbait egitea erabaki zuten. Lan horren emaitza da HOLLYWOOD. Gaur egun, bakoitza bere proiektu pertsonaletan murgilduta dago.