ALPsMOVE – Asoc.Errante DanzaTeatro | Italia
“MIRRO(S) + D-DUE”
Koreografia: Gabriella Maiorino, Iosu Lezameta
Mirror(s)
Agertokian: gizon bat eta emakume bat, bata bestearen aurrean eserita, eta haien artean, bi mahai eta eremu bat.
Bikotearen irudia, zerbaitek etenda edo ezerk ez, harremanaren erorketa baten edo igoera baten erdian, espazioan eta denboran zintzilik, atzokoan, gaurkoan eta etorkizunean.
Elkarri begira, galdezka, besteak egingo duenaren zain, hurbildu, urrundu, duten keinurik txikien eta baliotsuenarekin erantzuteko.
Keinu minimalistaren koreografiaren sorkuntzak eta zehaztasunaren garrantziak galdutako intimotasuna dakarte gogora, bizitzeko zerbaiten desira gogorarazten dute, zerbait sakon eta ezustekoa, oraindik berreskuratu daitekeena, bi gorputzen periferia batzea.
Mugimendu xume bakoitza zehatza eta kontraesankorra da aldi berean, aukeratu, desiratu, gorrotatu, itxurak egin, aurkariari ez ikusiarena egin, batzuetan agertokiak xake partida estu baten antza du.
Aurrera egin ahala, erortzen ari den harremanaren aurrean sentitzen dugun ezintasuna besteari komunikatzeko desira hazten da, bakardade sentsazioa hazten da, eta horrek, paradoxikoki, biziraupena bermatzen die.
Ikusleek antzezleengandik oso gertu egongo da, piezak behar duen karga emozional eta psikologikoari aurre egiteko presioa indartuz.
Antzezleak: Silvia Morandi, Iosu Lezameta
Koreografia: Gabriella Maiorino
Musika live: Giovanni Cavalcoli
Ekoizpena: Ass. Errante Teatro Danza
