Ángela Carbajo – Rosa Sanz | Euskadi – Valentzia
“CuCú”
CuCú Ángela Carbajo eta Rosa Sanz flamenko-dantzarien proiektu bat da, haien ezagutzak eta ibilbide profesionalak bateratzen dituena. Proposamen hau bi artiston kezka batetik sortua da: dantzaren bidez erakutsi nahi dute zer-nola egokitzen diren pertsonak bizitzaren neurrira.
Distantzia, abiadura eta denbora; orainaren kontua. Pertsonen elkartze-neurriak.
Leku, posizio eta topaketa bila dabiltzan mugimenduak, emozioek, sentsazioek, aldaketek edo hausturek bultzatuta. Guztia neurrian, dena da dantzatua.
CuCú obrak dantza eta interpretazioa uztartzen ditu, eta, bat-egite horren bidez, gogoeta eginarazten du; hau da, zer neurri hartzen duen pertsonak bizitzaren aurrean eta, bereziki, errealitate bihurtutako bizitzaren aurrean: beste pertsona bat orainaldian. Erlojuak zalantzazko etorkizuna neurtzen du. Topaketak, begiradak, hurbiltzeak eta urruntzeak, konfrontazioa, inflexioa eta identifikazioa… Dena denbora jakin batean igarotzen da, bakoitzak bere berdinaren eta gertatutakoaren aurrean duen neurketak markatuta.
Jatorrizko ideia: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
Koreografia eta interpretazioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
Zuzendaritza eszenikoa: Jesús Pérez
Argiztapenaren diseinua: Jesús Pérez, Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
Jantzien diseinua: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
Argazkia: Sara Espinosa eta Miguel Ángel Ordóñez
Bideo-errealizazioa eta -edizioa: Sara Espinosa eta Ángela Carbajo
Edizio musikala: Rosa Sanz
Produkzioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
Ángela Carbajo
Cadizeko Unibertsitateko Doktorego Eskolak 2018-19ko Master Amaierako Sari Berezia eman zion Flamenkoaren Ikerketa eta Analisia Masterrean. Beti jardun du irakaskuntzan, Espainia barruan zein kanpoan, eta, gaur egun, bere lanen sorkuntzarekin uztartzen ditu irakaskuntza eta ikerketa; orobat, Mercedes Ruiz konpainiako (Jerez de la Frontera) kide ere bada. CuCú da bere proposamen berria, obra esperimental eta berritzailea. Haren bidez, Carbajok ez gaitu utzi nahi axolagabe.
Rosa Sanz
Dantzaria, flamenko-dantzaria eta koreografo moldakorra. Hainbat dantza-konpainiatan aritu da, besteak beste, Marea Danzan, eta hainbat ikuskizunetan ibilia da errejidore-lanetan. Mara Aranda abeslariaren Mare Vostrum eta Sefarad diskoen grabazioan kolaboratu du Marokoko bihotzean, eta bira nazional eta nazioartekoan parte hartu du. Arredomar proiektuaren sortzaileetako bat da. Ikerketa eszenikoko talde artistiko horrexekin aurkeztu ditu Valentzian Encuerda- 2 (2016), Jaole (2017) eta Fluidos Ruidos (2019). Gaur egun Reina Roja musika-taldearekin kolaboratzen du, eta Valentziako tablao-programazioetan parte hartzen du; aldi berean, irakasle gisa ere jarduten du.