BAD 2020 |  Bilbao Antzerki Dantza 

AS MARÍAS  |  Balear Uharteak

“Las 2 en punto”

Igandea, urriak 10,21:00etan
BAD 2020
Antzerkia| ESTREINALDIA ESTATUAN

Maruxa eta Coralia Fandiño Konpostelako bi ahizpa dira, familia anarkista batean sortuak. Espainiako Gerra Zibilean, zapalkuntza frankistaren botere-abusuak jasan zituzten zuzenean, eta gizartean baztertuta geratu ziren. Gertaera horrek betiko aldatuko ditu, eta bi pertsonaia karismatiko, xelebre eta famatu izango dira Santiagon. Bi emakume hauek gerra osteko kaleetan zehar paseatzen dute, genero-desberdintasunei aurre egiten eta biziaren alde borrokatzen. Euren mundu zoroa sortuko dute, iraultzaz eta uste sendoz beteriko espazio batean.

Kontzeptua eta performancea: As Marias
Soinua eta kamera: Filar Prim Productions
Laguntza: Sergio Baos
Teknika: Alberto Codes
Ekoizpena: As Marias
Eskerrak: Kake Portas, Toni Amengual, Quique Mongay, Josep Orfila, Diego Ingold, Neus Nadal, Pau Aulí

Konpainia 2016an sortu zen, Arte Eszenikoen Sorkuntzaren Lehenengo Saria jaso ondoren (Art Jove 2016) euren lehenengo lanari esker: “Las 2 en Punto”
Harrezkero, konpainiak arte eszenikoen eremu guztiak ikertu ditu, berak sortutako ikuskizunak antzezteko. Haien proiektuen artean “Los bráquets de Afrodita” triologia dago, baita zenbait ikerketa proiektu eta lan ere, esate baterako, “Antra Escénica” eta “Ágora consultora”.

2019an “ACT-BAD” saria jaso zuten, “Las 2 en Punto” lanaren bertsio laburrarengatik