Azaroak 21 – 2026 – 19:00etan.

BILBAO TX jaialdia | OBJEKTUEN ANTZERKIA (ikusle gazte eta helduentzat; +14 urte)

“OLVIDO FLORES” | Estefanía de Paz Asín

(Nafarroa)

Aurten ere, La Fundición aretoak BILBAO TX – Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiarekin kolaboratuko du; hala, 45. edizioaren hainbat proposamen hartuko ditu. Hain zuzen, 2026ko azaroaren 19tik 22ra bitartean, txotxongiloak, objektuen antzerkia… Adin orotako ikusleentzat.

LABURPENA: 1936ko uztailaren 18an, Gerra Zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako matxinada kolpista gertatu zenean, Lodosara (Nafarroa) iritsitako Circo Anastasini zirkuaren konpainia desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Kide haietako batzuk fusilatu ei zituzten eta gainerakoak tropa entretenitzera behartu omen zituzten. Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak poesia, zirku eta gerra istorioa, edertasun saminaren kutsuduna, kontatzen du, oroimena eta inork lorerik eraman ez zien pertsona ahaztuak omentzeko asmoz.

Jatorrizko ideia, sortzailea eta antzezlea: Estefanía de Paz Asín
Zuzendaritza, gidoia eta dramaturgia: Estefanía de Paz Asín, El Patio Teatro konpainiaren kanpo-begiradarekin
Argazkiak: Kiko Ortega Lafuente
Musika eta soinu-espazioa: Gorka Pastor Yerro
Jantziak: Edurne Ibáñez Huarte
Eszenografia: Estefanía de Paz Asín
Makillajea: Arantza Otel Valverde
Argiztapena: Mikel Navascués Allué eta Lívory Barbez Verdias
Bideoa: Jesús Iriarte Salinas
Ekoizpena: Estefanía de Paz Asín eta Nuria Merencio Fernández
Zuzendaritza artistikoaren laguntzailea: Ariadne Iribarren Irigoyen
Diseinu grafikoa: Minimizán
Iraupena: 55 minutu (35 minutuko ikusizuna + topaketa ikusleekin)

KONPAINIA: Estefanía de Paz Asín jakintza-alor anitzeko artista da; izan ere, zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatu da. Penintsula osoko agertokietan ibilia da, bai aretoetan, bai kaleetan. «La Reina del Arga» piezagatik, Antzezpen Onenaren 2022ko FETEN Saria irabazi zuen. Hizpide dugun «Olvido Flores» ikuskizunagatik, sari hauek irabazi ditu: Epaimahaiaren Sari Berezia Valladolideko 2024ko Kale Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdian (TAC), lau sari Festival Arca 2025 jaialdian eta epaimahaiaren aipamen berezia Festival Sense Portes 2025 jaialdian.