Martxoak 21 – 2026 – 20:00etan
Martxoak 22 – 2026 – 19:00etan
DANTZA
“360” + “NOTWITHSTANDING (Unplugged)” | Blanca Arrieta
(Euskadi)
LABURPENA: Blanca Arrietaren konpainiaren jardunbidean funtsezkoak diren bi piezaren berrestreinaldia, tarterik gabeko saio bakar batean. Jatorriz espazio handietarako pentsatuta badaude ere, oraingoan modu intimoagoan birformulatzen dira, eta keinua, erritmoa eta etenaldia elkarrekin doitu egiten dira, gorputzarekiko hurbiltasun handiagoa erakusteko eta, horrekin batera, onberatasun sakonagoa eta zuzenagoa ere. «360» eta «NOTWITHSTANDING» –orain «NOTWITHSTANDING (Unplugged )» izendatua– lanek ikerketa bera dute: fisikoaren eta soinudunaren arteko ezkutuko egitura.
“360” (goiko argazkia) dantza bakar-saio bat da. Laura Cobok dantzatzen du, gorputza paisaia poetikotzat hartzen duen Inger Christensenen «Alfabeto» poemaren pasarte batean oinarrituta. “NOTWITHSTANDING (Unplugged)” (beheko argazkia) dantza eta antzerkiaren arteko duoa da, Robert Jacksonek eta Gabriel Ocinak antzezten dutena, Samuel Becketten «Worstward Ho» testuaren zuzeneko irakurketa txertatuta.
Zuzendaritza artistiko eta koreografikoa: Blanca Arrieta
Sorkuntza eta antzezpena: Laura Cobo, Robert Jackson, Gabriel Ocina
Soinu-sorkuntza: Iñigo Ibaibarriaga
Argi-diseinua: Borja Ruiz
“Worstward Ho” testua: Samuel Beckett
Argazkiak: Juan Félix Ruiz
Sorkuntzaren egoitza: La Fundición
Laguntzaileak: Laboratorio Klem, Harrobia, Eskena, La Terminal FICC, La hacería, Dantzalabea, CDART
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Esker onak: Samuel Beckett State
Iraupena: 65 minutu
KONPAINIA: Blanca Arrieta (Gasteiz, 1970) dantzaria eta koreografoa da. Bilbon bizi da, eta London Contemporary Dance School/The Place-n prestatu zen. 2000. urtean, bere ekoizpen artistikoetan lan egiten hasi zen eta, harrezkeroztik, lengoaia koreografiko propioa finkatu du, zeinean mugimenduak hainbat praktika eta diziplina artistikoren arteko hartu-emana oinarri duen. Hauek dira bere lanetako batzuk: “Memoria” (2005), “Rest” (El Mercat de les Flors de Barcelona-rekin ekoitzia, 2007), “Frágil” (2010) edo «NOTWITHSTANDING» (2024).
Hainbat lanek nazioarteko oihartzuna izan dute: “Silvery Snot” (Irish Modern Dance Theatreko John Scottek zuzendua) edo “Frágil” (Agora de la Danse-rekin eta Montreal Danserekin ekoitzia, Kanadan). Erakusketa-testuinguruetara ere hedatzen da haren lana, esaterako, «Las sillas» (Madrilgo Sorolla Museoa) edo «Ikuspuntuak» (Bilboko Arte Ederren Museoa) piezen eskutik. Halaber, gero eta interes handiagoa du gorputzaren, espazioaren eta soinuaren arteko loturetan, eta jakin-min hori musika garaikideko eta elektronikoko artistekiko lankidetzan gauzatzen da. Izan ere, 2026an «Breath» proiektuaren sortze-prozesuak aurrera jarraitzen du, Ainara LeGardon musikari eta soinu-artistarekin elkarlanean.









