Borja Fernández | Galicia  

“Salvador”

Otsailak 13 eta 14, 19:00etan
Antzezlana

SALVADOR Borja Fernández konpainiaren proiektu eszenikoa da. Aktore/musikari batek eta bideo jockey/objektuen manipulatzaile batek parte hartzen dute migrazio-mugimenduak, desagertzeak eta topaketak lantzeko.

SALVADORrek aiton-amonei erreparatzen die, zehazki, Benito Fernandes Meirinho Borja Fernándezen aitona misteriotsuari eta historia berrian izan duen eraginari. Halaber, aintzat hartzen ditu erkidegoak, familiak eta indibiduo garaikideak.

SALVADOR dokumentalaren eta antzerki-fikzioaren erdibidean dago, eta bereziki azpimarratzen da testuaren, mugimenduaren, zuzeneko musikaren eta teknologia berrien konbinazioa.

Jatorrizko ideia, interpretazioa eta idazketa: Borja Fernández
Baterako idazlea: Manuel Cortés
Argi- eta bideo-teknikaria: Laura Iturralde
Laguntzaile dramaturgikoa: Diego Anido
Arte- eta hizkuntza-laguntzailea: Claudio Días

BORJA FERNÁNDEZ KONPAINIA.- Borja Fernández (Salcedo, 1977) 1995az gero Santiago de Compostelan bizi da. Proiektu eszenikoak eta beste konpainia batzuekin, baita bestelako diziplinetako artistekin ere lankidetza tartekatzen ditu. Metamovida musika-kolektiboko eta Chévere taldeak kudeatzen duen A Berberecheira antzerki-ikerketaren kolektiboko kidea da. Bere lanean genero eta diziplina artistikoak nahasten ditu. Bere antzezlan guztietan agertzen dira manipulazioa, oroimena, heriotza, autobiografia eta umorea.