Brice Noeser & Karina Iraola | Montreal
“Ruminant Ruminant”
Ez dute ganaduaz hitz egiten, ezta maitasunaz ere; eta ez dute alsaziarrez egiten. Dena dute hizpide, eta ezer ez. Etxean hitz egiten dute, estudioan, eszenatokian. Dena eta ezer ez. Dantza ere egiten dute, eta abestu egin dezakete. Bi esploratzaile dira, elkarren ondoko desafio zoroen jaialdi baterako “identifikatu gabeko objektu dantzari bat” pilotatzen. Ikusleak ohitu egingo dira, asmoa zein den ulertzen doazen heinean.
Ruminant Ruminant obrak helarazten duen lengoaia gorputzak eta ahozkotasunak emandakoa da, eszenan gertatzen diren interakzioen bidez. Dibertigarria eta apurtzailea. Dantza desartikulatua da, konbentzionaltasunetik kanpokoa, askatasun osoz bideratua. Brice Noeser eta Karina Iraolaren arteko loturatik sortua, bikote honek gure pentsamenduak nola sortzen diren behatzen du.
Brice Noeser eta Karina Iraolak elkarrekin eztabaidatu dituzte pieza osatzen duten ideiak.
Catherine Tardif estudiora etorri da sorkuntza prozesuan laguntzera.
Sylvie Nobert ere etorri izan da, argiztapena diseinatzera.
Soinu erreferentziak:
Se nos rompió el amor, Bernarda y Fernanda – Crazy Tom, Gabriel Yared – Ritmos de Paragüay, Sabicas – Destinée, Guy Marchand – Ne Dis Rien, Serge Gainsbourg, Entrevue avec Barbara.Diru-laguntzak: Conseil des Arts du Canada; Conseil des Arts et des Lettres du Québec; Réseau Accès-Culture.
Egoitzak: Circuit Est, Centre chorégraphique ; Maisons de la Culture Notre-Dame-de-Grâce, Côte-des- Neiges et Mercier ; Lézarts Loco, Centre de création (Val-David).
Hedapena: Tangente – Laboratoires de mouvements contemporains ; Rotonde – Centre chorégraphique contemporain de Québec ; La Serre – Arts vivants (OFFTA) ; Aliantza frantsesen federazioa.
BRICEREN HITZAK
Mugimendu eta lengoaiarekin lan egiten dut. Koreografoa naizela esatea nahikoa da, agian. Baina ez nago seguru hitz horrek ondo laburbiltzen duen egiten dudana. Batzuetan mugimendua idazten dut, bai; baina ez dakit hori bakarrik den. Hitz egokia bilatzeko obsesioa daukat. Eta hitzek inoiz ez dute adierazten justu behar dugun hori; beraz, ikuskizuna erabiltzen dut nire lengoaia propioa sortzeko. Soinuak, mugimenduak, hitzak eta ahotsa. Elementu horien bidez bilatzen ditut gorputz-buruetarako sentsazioak. Horrela garatzen dut nire mundu propioa, artifiziorik gabekoa, zinemak inspiratutako errealismo moduko batean; egia bihurtzen den faltsutasunarekin jolasean. Mugimenduak joko itxura hartzen du; mekanismo zorrotzen bidez, gorputza objektu bihurtzen da; soinu, dantza eta poesiaz jositako objektu.
.

Agradecemos al Conseil des Arts du Canada y su programa Circulation et tournée para por su apoyo y al Departamento de danza de la UQÀM por la provisión de los estudios.