maiatzak 3-4, 19:00 | Antzerkia
Antzerkia | Estreinaldia Euskadin
Café de las Artes |Cantabria
“El arte secreto de los gusanos” deskonposaketa-egoeran den hildako gorputzari bizitza ematen jarraitzearen artea da, heriotzaren ondotik bizitzera itzultzearen artea…
Dalidak ez du bere burua aitortzen bere gorputzean. Horregatik, nortasun berriak bilatzen ditu, izena aldatzen saiatzen da, bere arimarekin egokiagoa den bat aurkitzeko: Magdalena, Cleopatra, Abigail, Sahara…. Bere bilaketan, azkenik, leku arrotz batera iritsiko da, non arimek gorputza uzten baitute sarreran, beste leku batzuetan jaka uzten den eran…
“El arte secreto de los gusanos” lanak Arimaren bidaia du mintzagai, gure abestia aurkitzeko premia; heriotzaren ondorengo bizitzari buruzko galderak egiten dira, ametsekin solasean aritu, ikurrekin, ikusgai denarekin eta ikusezinarekin.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Anthony Mathieu
Interpretea: Alicia Trueba
Argiztapenaren diseinua: Flavia Mayans
Argazkia: Áureo Gómez
Diseinu grafikoa: Teresa Valdaliso
Produkzioa: Café De Las Artes Teatro
CdAT konpainia 2009an sortu zen, Café de lasArtes Teatro espazio eszenikoaren irekierarekin batera.
Geroztik, dozena bat sorkuntza baino gehiago egin ditu, Espainiako geografia osoko antzoki eta jaialdietara aurkeztuz. Bere produkzioak eta birak Kantabriako Gobernuak, INAEM institutuak eta, are, FONCA insitutuak (Mexiko) babestu dituzte, eta hautatuak izan dira hainbat programaziotan, esate baterako: Ciudad Rodrigoko Feria (2013), Antzerki Alternatiboen Sareko Zirkuitua (2016), Madrileko Erkidegoko Antzokien Sarea (2016), Nafarroako Antzokien Saria (2016), Avilako Artescena Jaialdia (2019), Gijoneko FETEN feria (2019), 30a Fira de titelles de Lleida (2019), Santiago de Compostelako Galicia escena Pro (2019), Kantabriako Gobernuaren EnRedarte zirkuitua, etab.
Konpainiaren proposamen bakoitza unibertso pertsonal eta berezia erakusten saiatzen da, ikuskizun intimo eta hurbilekoen bidez, egunerokotasuna hausten duten imajinarioak eraikiz.
Keinuzko zirkuaren eta antzerkiaren oinarri sendoetatik abiatuz, CdAT-aren konpainiak beste lengoaia eszeniko batzuk arakatzen ditu, esate baterako, zuzeneko musika, objektuen eta txotxongiloen antzerkia, dantza eta itzalen antzerkia. Hori guztiori maiz sorkuntza kolektiboaren alde egiten duen diziplina anitzeko artistez osatutako talde bati esker.







