Cambaleo Teatro |  Aranjuez

“Algún sitio al que volver”

Urtarrilak 29 eta 30, 19:00etan
ANTZEZLANA

“Algún sitio al que volver” antzezlanak, zatika, bizimoduari buruzko funtsezko galderak lantzen ditu. Galderek, besteak beste, honakoak dituzte aztergai: lana, ziurgabetasunaren beldurra, sistemak pertsonengan sortutako lilura, kapitalismoaren aurrietan zehar paseatzean azaltzen den pentsamendua, urteen joana, nekearen kontzeptua eta aukera gisa aintzat hartzea.

Gauzak. Gauza berriekin saiatzea. Gauza berriekin saiatu eta baztertzea.

Neurtzea. Alderatzea. Tartetik desagertzea inguratzen gaituenerantz mespretxuz betetako bihotzarekin eta, aldi berean, fikziozko mundu eder honek etsita eta liluratuta, munstrokeria ulergaitza ezkutatzen baitu.

Mundu nazkagarri horri armak entregatzen dizkiogu. Eta etsita norabait hasiko dugu bidaia. Norabait urrun eta ezezaguna. Agian, zentzurik gabeko bidaian eskuratutako ezagutza ospatzera. Edo sekulako porrot argia ospatzera. Ala biak batera ospatzera. Edo arrazoirik izan gabe ospatzera. Ala norabaiteko lurralde lauso horretan guztia berriz pentsatzera
bidaia tamalgarria hasi zeneko jariakortasun eta gogobetetasun berarekin. Prest gaude berreskuratzeko ideia zaharrak. Txokoetan ahaztutako hitzak. Zokoratutako zenbait nahi. Guztia azaleratzeko. Guztia haizatzeko. Helbururik gabe. Besterik gabe.

Interpreteak: Eva Blanco, Julio C García, Begoña Crespo, Martín Cano, Flor Goldstein, Antonio Sarrió, Julia Eme
Argien diseinatzailea: Carlos Sarrió
Dramaturgia eta zuzendaritza: Carlos Sarrió
Bideoa eszenan eta argazkia: David Ruiz