Cambaleo Teatro | Aranjuez 

Cuarenta… (Mensajes desde el horizonte de sucesos)

Apirilak 22 eta 23, 19:00etan
Antzezlana | Estreinaldia Euskadin
Venta de entradas
2022. urtean berrogei urte bete genituen eta ikuskizun batekin ospatu nahi izan dugu. Begirada eguneratuarekin gure dramaturgiako zenbait gertakari gogora ekarriko ditu, hazten lagundu gaituzten mugarriak izan baitira.
Iragana eta oraina batzeko espirituarekin sortu zen Cuarenta… (Mensajes desde el horizonte de sucesos)
Ikusleari proposatzen diogun bidaia honek aurretiaz zenbait premisa ditu abiapuntu: Ez da ezer jakintzat eman behar, ziurtasuna ezagutzaren etsaia da eta olerkia errealitatea aztertzeko modurik zehatzena da.
Hala, Cuarenta… antzezlanak ibilbide bat egiten du honako alderdi hauetan zehar: haraindikotasunaren beharra, kaskarkeria eta esaerak, eskuei buruzko hausnarketa txikiak, ziurgabetasuna, zerbaitetan bikaina izatea, “ohikoa” berriz definitzea, osasun metalaren mugak, heriotza, Albert Camusen El Extranjero, nola esan olerkia, gerta litekeena baino ez dela gertatzen, eszenatoki hutsetan hitz handiak…
Ikuskizuna eszenen segida bat da, eta jarraipenik gabe gai horiek guztiak zerrendatzen dira, betiere hizkuntza azkarra, zuzena eta oso eklektikoa baliatuta: elkarrizketa zentzugabeak, prosodia, bakarrizketa, hausnarketa, poesia…
Cuarentena… lanaren testuak muga batetik esaten diren botila-mezuak, oharrak dira.
Ikuskizunaren helburu apala da hainbeste galderen artean bizitzeak dakarren larritasuna arintzea, betiere konponbide errazetan erori gabe eta unibertsoaren erdigunean gaudela ziurtzat jo gabe.Saiatzen gara…

Antzezleak: Eva Blanco, Julio C. García, Begoña Crespo, Antonio Sarrió, Carlos Sarrió
Argiak: Pedro Fresneda eta Raquel Hernández
Musika konposizioa eta zuzenean gauzatzea: Mariano Lozano-P
Espazio eszenikoa: Cambaleo Teatro, Pablo Almeida eta Gonzalo Buznego
Argazkia eta bideoa: David Ruiz
Teknikaria: Francisco Ruiz
Testua eta zuzendaritza: Carlos Sarrió

Cambaleo Teatro 1982. urtean sortu zen konpainia profesional gisa. 40 urte hauetan bi etapa desberdin definitu ditzakegu, eta etapa horietan sartzen dira helduentzako antzezlanak antzokietan, haurrentzako antzezlana, kaleko antzezlana, ikuskizun bereziak, performanceak, antzerki-pedagogia. 1989tik 2021eko martxora arte, berriz, La Nave de Cambaleo antzokia kudeatu eta programatu dugu, gaur egun, itxuraz, arrazoirik gabe itxita egon arren.
Konpainiak hainbat jaialditan parte hartu du Espainian, hala nola Madrilgo Udazkeneko Festibala, Eszena Garaikidea, Teatralia, Cadizko Festibal Iberoamerikarra. Halaber, gure ikuskizunekin Portugal, Frantzia, Alemania, Polonia, Bolivia, Venezuela, Nikaragua eta Mexiko bisitatu ditugu.
Denbora honetan zehar, gure lanarekin lantaldearen jarraipenean oinarritutako antzerki-apustua egin dugu, gure antzerki-hizkuntza bilatzeaz gain, eta betiere inguratzen gaituen munduari buruzko hausnarketa burutu dugu.

Babesleak: Madrilgo Komunitatea, INAEM