Maiatzak 31, ekainak 1, 19:00etan
ANTZERKIA | Estreinaldia Euskadin
Cambaleo Teatro | Madril
“Los días que quedan”
“Los días que quedan” bizitzari aurre egiteko orduan pozik izatearen ideiari buruzko gogoeta da. “Los días que quedan” diziplina anitzeko ikuskizuna da, non Abert Camusen Sisiforen mitoa entsegutik abiatuz poztasuna bizitzeko ekintza modura aldarrikatzen baitugu, bizitza den bezalakoa, iruzurrik gabea, apaingarririk gabea, ikustean datzan aurretiko urrats batekin, pasio horrekin bizitza-eraikuntza bat sortzeko, ez bizitzari zentzua emateko, baizik eta gure buruari ibili ahal izateko bide bat eskaintzeko.
Egilea, dramaturgia eta zuzendaritza: Carlos Sarrió
Zuzendaritza artistikoaren laguntzailea: Antonio Sarrió
Koreografia: Sergi Fäustino
Interpretazioa: Antonio Sarrió, Begoña Crespo, Julio C. García, Eva Blanco, Carlos Sarrió eta Sergi Fäustino
Argiztapenaren diseinua: Carlos Sarrió eta Francisco Ruiz
Eszenografiaren diseinua, jantziak eta atrezzoa: Cambaleo Teatro, Pablo Almeida eta Gonzalo Buznego
Soinu-eremua: Mariano Lozano-P.
Argazkia eta bideoa: David Ruíz
Diseinu grafikoa: Julio C. García
Beste kolaboratzaile zenbait: Carmen Werner, David Pérez Hernando, Producciones Inconstantes, Pedro Fresneda eta Teatro Ensalle
Cambaleo Teatro 1982 sortu zen, konpainia profesional modura. 42 urte hauetan helduentzako antzerkia, familia erako jendaurrerako antzerkia, kale-antzerkia, performanceak, antzerki-pedagogia, ikus-entzunezko proiektuak, koprodukzioak eta jaialdi eta erakustaldietako programazioak egin ditugu. 1989- 2022 bitartean, «La Nave de Cambaleo» izeneko espazioa kudeatu dugu. Konpainiak Espainiako jaialdi askotan parte hartu du, besteak beste: Madrileko Nazioarteko San Isidro Antzerki Jaialdia, Madrileko Udazkeneko Jaialdia, Madrileko Alternatiba, Eszena Garaikidea, Teatralia, Cadizeko Iberoamerikako Jaialdia, Sitgeseko Mazioarteko Jaialdia eta Madrileko Surge. Antzoki garrantzitsutan aritu gara: Olimpia antzoki zaharra (Orain CDN zentroren Valle Inclán Antzokia), Albeniz antzokia, Madrileko Arte Ederren Zirkulua, Fernan Gomez antzokia, Cuarta Pared aretoa, Pradillo antzokia, San Pol aretoa, Vigoko Ensalle antzokia, etab. Halaber, gure ikuskizunekin Portugal, Frantzia, Alemania, Polonia, Bolivia, Venezuela, Nikaragua, Mexiko eta Ukrainara bidaiatu dugu.
Denboran zehar, lantaldearen jarraikortasunean eta berezko antzerki-lengoaiaren bilaketan oinarritutako bidea garatu dugu, beti inguratzen gaituen munduari buruzko gogoeta eginez. Gure ibilbidean zehar, 1982an hasi ginenetik, gutxi gorabehera 90. urtera arte, bilaketa eta esperimentazioko lehen etapa bat ikus daiteke. Ordutik, Konpainia sendotu egin zen, Aranjuezen finkatu zen, eta La Nave de Cambaleo espazioa kudeatzen hasi zen. Pixkanaka gure nortasun-ikur bilakatu den egiteko modu bat sortu eta aurkitu dugu, beti ezberdinak diren ikuskizun eta proposamenen esperimentazioan eta sorkuntzan indarra eta koherentzia hartzen duena. Proposamen horiek hitzaren, irudiaren, mugimenduaren eta performancearen arteko lurralde arakatu gabekoetan zehar nabigatzen dute.







