Cancamisa Teatro – Euskadi

“El mago en la botella”

Otsailak 20, 19:00etan
Magia
Ikusle ororentzat

Agian, ezezaguna da zurentzat, baina mende askoz itxita egon den botila irekitzear dago. Hartan osagai mordoa dago magiaren historiari dagozkion zenbait garaitako usainez beteta: botilaren barruan sartuko den magoaren promesa, zirkoetan erabat inguratuta emanaldian aritzeko gai den ilusionista, magiaren sekretu handiak agerian jartzen dituen magoa, agertokian azken trukoan huts egiten duen prestidigitadorea, ikusle ororen pentsamenduak irakur ditzakeen mentalista, inguruabar bitxietan hiltzen den magoa, bere egiazko identitatea jakinarazten duen beste mago bat… Hauek dira, hain zuzen, ikuskizunak dituen usain horietako batzuk, guztiak magiaz eta historia magikoez beteta. Ireki belarriak, garbitu begiak eta jarri adi burmuina; maindireen eta hautsaren artean hainbeste urtez ezkutatuta egon diren historia magikoak agerian jarriko baititugu.

Ikuskizunaren egilea: Imanol Ituiño
Zuzendaritza eszenikoa: Juan Paños
Aholkularitza magikoa: Gonzalo Albiñana
Argiak: John Luhman
Aparatuen eraikuntza: Mago Nock
Luthierra: Katarrismos
Soinu-girotzea: Cancamisa Teatro
Musika: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Hizkuntza: gaztelania.
Esker onak Basauriko Social Antzokiari

Cancamisa Teatro atorraz jantzitako txakurra izan zitekeen. Txakurra, jokatzearen eta mendekotasunaren arteko nahaste zehatzaren ikurra eta atorra, dotoretasunez lan egin nahi izatearen seinale argia. Esan daiteke txakurrak Cancamisa Teatro sortu zenean jantzi zuela atorra. Sorrera hori ezin daiteke egun zehatzean definitu. Ezta urte jakin batean ere. Konpainia hau agertokiekin harremana zuten bi pertsona elkartu zirenean eratu zen, batera lan egiteko gurari esker. Imanol Ituiño eta Juan Paños ikuskizun mordoa sortzeko fantasiak egin zituzten, baina Rámper pailazoaren historia ezagutu arte itxaron zuten, batera lanean hasteko. Eta, orduan, lankideak izateari utzi zioten konpainia bihurtzeko. «Rámper: vida y muerte de un payaso» ikuskizuna Bilbon estreinatu zen 2017ko ekainean, sortu baino lehen paraleloan bi urtez ikertu ondoren . Halaber, paraleloan, Cancamisa Teatro konpainiaren lan-esparrua sortu zen.