CELESTE GONZÁLEZ | Kanariar Uharteak
“Ningún hombre me llevará a la cumbre”
“Regina & Celeste (Uña Rota 2019) liburuarekin estuki eta intimoki erlazionatutako lana. Trans elkarrekikotasuna”
Regina & Celeste bi izen, bi gorputz, bi istorio eta elkarrekikotasun bakarra dira. Bere momentuan, pribatua: formalitate eta zeremoniarik batere gabekoa. Orain ere informala da, baina publikoa, irakurtzera ausartzen denaren eskura.
Bi eskutara idatzitakko egunkari zirraragarria da, taburik gabekoa. Korrontearen aurka egiten den bidaia, LGTBI arloko etiketak, kategoriak eta estereotipoak eta genero eta gizatasun kutsua duen edozer zalantzan jartzen duena. (Carlos Rod)
Kanaria Handian, uharteko lekurik altuena “La Cumbre” izenez da ezaguna.
Pasa den udan, sute handi batek pinu baso horren 10.000 hektarea suntsitu zituen.
Izenburuak irakurketa bikoitza dauka. Gizon batek ere ez nau eramango lan honen zati bat grabatu nuen paraje mortura; eta, bestalde, ipuinetako printzesen fantasia hausten du: nik neuk nigatik egiten ez dudana, ez du gizon batek ere egingo.
Trans emakumeok arriskuan gaude maitasun harreman baten berri ematen dugunean; izan ere, gizonek oraindik ere aurreiritzi asko dituzte emakume trans batekiko harremanak ikusarazteari dagokionez. Titidun maritxuak baino ez gara gizarteko jende askorentzat.
Eta titiez ari garela… Hande Kader aktibista turkiarra hil eta mutilatu egin zuten, modu basatian. Ez zegoen gorputza identifikatzeko modurik, protesiengatik ez bazen. “Silikona baino ez da eternoa”. Hormona eta silikonaz egindako trans emakumeak kolpeka hiltzen dituzte gizarte transfobo honetan.
Sistemaren pribilegio eta boterea mantentzeko eraildako emakumearen sakrifizio erritua. Udaberriaren kontsagrazioak, Igor Stravinskyk Montecarloko Errusiarren Balletaren izen bereko lanerako egindako musikak, sakrifikazioa dauka amaiera gisa.
Emakume bat eskaintzen da (erail) bizitza-zikloa (botere politikoa, azken finean) mantentzeko.
Zuzendaria – Antzezlea: Celeste González
Musika: Igor Stravinsky “Udaberriaren kontsagrazioa”
Argazkiak: Miguel Barlibrea
