CHEMA TRUJILLO |  Bilbao 

“Aurorita, aurorita . . . hija”

Ostirala, maiatzak 24 -20.00etan
Antzerkia

Sarrerak 12€ | %50eko deskontua Web-orrialdean

Venta de entradas
Bai. Aurora Bautista eta Luis Escobar. 60ko hamarkadako Espainia hartako kulturak ezin zuen Federico García Lorca ukitu ere egin; eta, haiek, aktoresa eta zuzendari moduan, Yerma izeneko lana taularatzeari ekin zioten, gaur egun umoregile eta antzezleen elkarrizketetan oraindik ere gogoratzen dena. Mugarri garrantzitsua izan zen antzerkiaren munduan, emaitza oso ona izan zen… baina, batez ere, pasadizo bat aipatu beharra dago. Entseguen lehenengo irakurketaren lehen egunean gertatu zen, Aurorak funtzioan esaten den lehen hitza irakurtzean: JUANNNN…

Luisek gure Juana Eroari, intentsitatearen erreginari erantzundakoak eman dio izena funtzio honi, eta hori da ahoskatzen den azken esaldia. Baina, egia esan, istorio honekin ez dauka zerikusi handirik.Hala ere, hemen aipatzea merezi du. Behin inspiratzaile nagusiekiko zergak kitatuta, obraren sinopsia emango dugu.
Dena hasten da sorgin bat erretzearekin. Izan ere, sorgin izateagatik kondenatu zuten neska baten aita agertzen zaigu, lur jota, eta bertaratutakoei laguntza eskatzen die sua pizteko. Nola da posible bere alaba maite duen aita batek hori egitea? Uneren batean, balantza izugarri desorekatu zen gizateriaren gizontasunerantz eta, horren ondorioz, X. mendean, XI. mendean edota gaur egun ere horrelako eszenak posible bihurtzen dira. Nola heldu ginen horretara?
Joan gaitezen jatorrira.

Testua, zuzendaritza eta interpretazioa: Chema Trujillo
Produkzioa: Barakaldoko Arimaktore Antzokia
Iraupena: 90 minutu