Cia. Altraste + Guillermo Weickert | Euskadi -Andaluzia
“El grito del elefante”
El grito del elefante denbora errealean igarotzen den konposizio-pieza bat da, eta zenbait artista gonbidatuk parte hartzen dute haren sorkuntzan. Kasu honetan, Zuriñe Benavente eta Guillermo Weickert dantzarien jardunarekin bat egiten dute Ignacio Monterrubioren zuzeneko musikak eta Patxi Pascualen argiztapenak. El grito del elefantek alarma-egoeran jartzen du fokua, presente dugun unearen presentzian eta eszenan eta haren inguruan gertatzen den guztiarekiko konexioan.
Sinesmena eteten den eta edozer gauza gerta daitekeen une hori | Erabat inplikatuta zaude, begira-begira | Film bat bezalakoxea da, eta zure rola antzezten ari zara zeure begien aurrean | Istorioa denbora errealean garatzen da, eta zu zara pertsonaia nagusia | Eta, aldi berean, ez zara zu, zeure burua ikusten baituzu antzezten | Akzioa sinkronian dago ekintzaren testigantzarekin | Ez dago beste hautatze-konturik, hautatua zaren heinean | Zu zara ibilgailua | Opari bat da, eta olatu baten tankeran hartzen duzu | Ezin da bilatu, baimendu bakarrik | Ezin da hartu kontu handia bakarrik | Desio daiteke, baina zeure baldintzetan gertatzen bada | Prest egon zaitezke | Zure lana prestatzea da | Prest egotea | Prestu egotea | Epaiketarik gabe | Errurik gabe Mark Tompkins
Dantza eta ahotsa: Zuriñe Benavent, Guillermo Weickert
Musika:Ignacio Monterrubio
Argiztapena: Patxi Pascual
Proiektua 2016ko ekainaren 18an estreinatu zen, Monstrenkan, Gasteizen. Proiektu honetan lankidetzan jardun duten artistak: Mark Tompkins, Katie Duck, Julyen Hamilton, Jeremy Wade, Florence Augendre, Guillermo Weickert eta Maria Scaroni.
Kolectivo Monstrenko eta Artium Arte Garaikidearen Museoaren babesarekin
Altraste konpainia Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok zuzentzen dute 2014tik, eta haren bereizgarria da musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituela ikuskizunetan.
Hainbat diziplina uztartzen dituen fusio horren bidez, hizkuntza bakarra eta bereizgarria lortzen dute sentsazio eta sentsibilitate berrien irrikaz dagoen publiko batekin komunikatzeko.
Bere ibilbidean maila bat gehiago igoz, azken bi ekoizpenek lotsagabekeria, haserrea eta kaosa erakusten digute Nancy en Vietnam lanaren kasuan, edota sentsibilitatea, edertasuna eta ongizatea, Mientras lluevaren kasuan.
Altraste konpainiak zuzentzen eta koordinatzen du DANZÁLAVA Nazioarteko Dantza eta Mugimendu Jaialdia, Gasteizko ARTIUM Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, eta, horri esker, artista nabarmenak ekarri ditu Gasteiz aldera, hala nola Meg Stuart, Mark Tompkins, Katie Duck, Vera Mantero, Mónica Valenciano, María Muñoz, Julyen Hamilton, Florence Augendre, Jeremy Wade, Mala Kline, Oscar Gómez Mata, Philipp Gehmacher, Iñaki Azpillaga, Thomas Hauert edo Marta Izquierdo, besteak beste.
Zuriñe Benavente | Kataluniako 2020ko Kritikaren Sariaren irabazlea, emakume antzezle onenaren kategorian. Arabako Kultura Ekintzailetzaren AJEBASK 2021 saria eskuratu zuen.
Babesleak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gasteizko Antzoki Sarea, ARTIUM, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Danzálava, Espacio Sinkro, Bernaola Zikloa, Kolectivo Monstrenko, Harrobia Eskena