Cía. MARCO FLORES |  Madril

“Extracto abierto”

Zuzendaritza: Marco Flores

otsailak 17, 20:00etan
otsailak 18, 19:00etan
FLAMENKOA

Concurso Nacional de Arte Flamenco  lehiaketaren Dantza Sari Absolutuaren irabazlea 2007an.

Programatutako mundu batean bizi gara. Introspekzioa disipatuta geratzen da, talde handiaren iskanbilarantz bultzatzen gaituztelako. Egunez egun, dantza automata, arrunt baten aurrean ematen dugu amore, gure inguruarekin bat eginez: etorbideak, trafikoa, eraikuntzak, zarata… baina era berean, denok ematen diogu balio handia barnekoari, berezko daukan mugimenduarekin.

EXTRACTO ABIERTO lanak ikuslea ideia horren partaide egin nahi du, geldialdi bat egin eta geure barne mundu hori partekatzera gonbidatuz.

Lan honetan, flamenkoa unean uneko antzezpen-eremura egokitu behar da, zoru berezirik eta beste inolako apaingarririk gabe, batzuetan estilo horrek hain ohikoak dituenak. Generoaren irakurketa berriztatu eta garaikidea eskaintzen digu pieza honek, beste dantza korronte batzuetatik ere inspirazioa hartuta.
Flamenkoa interpretazio lengoaia bat den heinean, abiapuntua izango zaigu beste musika eta dantza espazio batzuetan mugitzeko, eta ez dute zertan genero horri tradizionalki lotuta egon behar.

Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Marco Flores
Musika: Juanito Valderrama (“Cantes de Siega y Trilla”) –  Mel Semé (“Variación 3”) –  J.S. Bach (“Golberg Variation BWV988 v.14”)
Bideoa: Jacks On The Rocks S.L.
Ekoizpen exekutiboa: Miquel Santín
Banaketa: Cía. Marco Flores

Marco Flores dantzari eta koreografoaren konpainia, 2007ko Flamenko Sari Nazionala, bere lengoaia propioa mantentzen saiatzen da, gaur egun aurrez ezarritako korronteetan ez etiketatzeko saiakera eginez. Askatasun osoz sortzen du, eta, ondorioz, edozein klixe estetiko, klasiko edo moderno saihesten du.Autonomia sortzailearen eta zigilu pertsonalaren ezaugarri bereizgarri horrekin, zaila izan daiteke konpainia honen proposamen orokorra definitzea. Proiektuaren eta taldearen arabera definituko beharko litzateke. Inoiz esan izan da ijito mentalitatea eta hirikoa dituela, bere lana generoaren beraren estatismoaren eta aniztasunaren artean mugitzen dela, flamenkoaren mundua zabalkundean dagoen sorkuntza-bide bat dela jakitun.