Cia. RUBIK | Bilbo
“WEB IMPORTANT PEOPLE”
Ideia: Juanjo Herrero
SORKUNTZA EGONALDIA: La Fundición-en urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra
Ez zara oso trebea harreman sozialetarako? Interneterako konexioak mundu birtual bat eskaintzen du eta talde bateko kide, komunitate bateko partaide izan zaitezke. Askoz lagun gehiago izan ditzakezu eta jendearekiko konexioa handiagoa sentitu. Inhibizioak alde batera uzteko eta zure irudi hobetu bat lortzeko aukera daukazu, klik bakarrean (guztiz erreala ez izan arren). Mundu guztiak aprobetxatzen du web mundua nork bere buruaren bertsioa hobetzeko.
Mendekotasuna sortzen du. Erabiltzaileen gehiegizko erabilera hasten da, helburu argiekin: Sareko ezagunena izatea, follower gehiago izatea, like gehiago lortzea.
Aurkezten diren bi pertsonaiak teknologiaren mendeko bihurtzen dira: Ezin diote konektatuta egoteari utzi, ez dute gertatzen ari den ezer galdu nahi.
Errealitate (paralelo) bat bizi dutela ustez, zoriontsu izateko itxurak egiten dituzte. Teknologia berrien bidez, “ustez daukaten” bizitzaz gehiago gozatzen dute, errealaz baino. Beti gertatzen denari adi egotea eta gainerakoak gehiago gozatzen ari direla pentsatzeak larritasuna eta frustrazioa sortzen die. Baina… lortzen al dute sareek proiektatzen duten idealtasuna bizitzea? Mendekotasuna handituz doa.

Eszenaratzea: Estitxu Zaldua, Juanjo Herrero,
Jatorrizko ideia: Juanjo Herrero
Testuak: Xabier López Askasibar
Sorkuntza eta Zuzendaritza: RubiK.cia
Koreografia: Estitxu Zaldua
Aktoreak: Estitxu Zaldua eta Juanjo Herrero
Argazkiak: Emilio Cordero Checa
Bideo diseinua: Marquel Andia Ruíz
Argiztapen diseinua: Rubik Cía.y Lupe Monsilla
Musika: Juanjo Herrero
Diseinu grafikoa: Juanjo Herrero
Banaketa: Estitxu Zaldua
Ekoizpena: Rubik Cía.