Maiatzak 29 – 2026 – 19:00etan
Zer(K)nias zikloa | DANTZA
“ENTRE MI CUERPO Y YO. LLORONA LLÉVAME AL RÍO” | Olaia Valle
(Euskadi)
Zer(K)nias urteko zikloaren eskutik, La Fundición aretoak, urtero, denboraldia amaitu aurretik, euskal sorkuntza eszeniko esperimental eta independenteena agerian jarri ohi du: proposamen berritzaileak dira, zirkuitu komertzialetatik urrun daudenak edota hizkuntza hibridoak esploratzen dituztenak. Hitz batez, erakusleiho bat da zikloa, zeinaren bidez, asteburu batean zehar, ikusleei ahots eta sorkuntza modu berriak ezagutarazten zaizkien, ohiko ikuskizunen sailetan sartzea zailago duten proiektu bikainak babesteko konpromiso argiarekin.
2026an, ikuskizun hori ez ezik, hauek ere egongo dira ikusgai: “Tetas” (Raíra Rosenkjar; maiatzak 30) eta “Adarbakarra” (Infinitudrama; maiatzak 31).
LABURPENA: “Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río” dantza garaikideko lana da, eta zuzeneko musika du. Kontzertu bikoitza gorputz berarentzat. Gorputzaren inspirazio diren emakumeak omendu nahi dituen gorputzak. Oraina habitatu nahi duen gorputzak, etengabeko bilaketa zolian dagoen gorputza. Pieza bizia eta zaurgarria. Interpretatzen den bakoitzean, ate berri bat irekitzen da bat-bateko konposiziorako.
Kontzeptua eta interpretazioa: Olaia Valle López
Musika-konposizioa eta interpretazioa: Amaia Santamaría eta Zuhaitz Fernandez
Akonpainamendu artistikoa eta zuzendaritza-laguntzailea: María Martin
Jantziak: Nelida Silva
Argiztapenaren diseinua: Marc Cano
Bideoa eta argazkia: Egoitz Maeso
Iraupena: 45 minutu
KONPAINIA: Olaia Valle Lópezek (Bizkaia, 1994) dantza garaikidea ikasi zuen Ana Laguna kontserbatorio profesionalean (Burgos) eta, beka bati esker, baita Espacio Descalzinha Danza delakoan ere. 2016az geroztik, hainbat proiektu sortzailerekin eta konpainiarekin kolaboratzen du interprete gisa, esaterako, hauekin: Jesús Rubio Gamo, La Intrusa, Marie de Jongh, Doos Colectivo, Matxalen Bilbao, Olatz de Andrés eta Dantzaz.
Azken urteotan, lan hori eta sorkuntza propioak uztartzen ditu. 2020an, bere lehen sormen-lana estreinatu zuen, «Dos piezas para dos», Gilles Nöelekin batera, eta 2023. urtean, bere lehen areto pieza, «Lo que pasa mientras», Rocio Tejadarekin batera. Muntaketa propio berrienak hauek dira: “Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río”, eta beste kolaborazio bat Noëlekin, «Festa formala». Pedagogia ere izan du gogoan beti jardunbidean zehar, dantzatzeak dakartzan onurak eta jakin-min artistikoa ezagutzera emateko.









