Ekainaren 27an, 19:00etan

Dantza Zinema | LEKUZ LEKU 2024

Cinema-Dantza FIVER

Iraupena guztira: 50’
Kuradoretza: Samuel Retortillo

Fiver dantza-generoa bere ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren alderdietan babesten eta hedatzen duen nazioarteko jaialdia eta plataforma da.

Zinema, dantza eta bitarteko berrien arteko topagunea den plataforma/jaialdi hau Logroñon sortu zen 2012an, eta Madrilen du egoitza 2017tik. Ikus-entzunezko dantza eta teknologia berriak babesteko, ekoizteko, prestatzeko, artxibatzeko eta zabaltzeko espazioak sortzen ditu, estatuan zein nazioartean.

Fiver-ek loturak sortzen ditu ikusleen eta profesionalen artean, eta, horretarako, hainbat herrialdetako sortzaileen, jaialdien eta kultura-plataformen arteko lankidetzak antolatzen ditu, tailerrak, erakusketak, proiekzioak, solasaldiak, streaming bidezko foroak, obren aurkezpenak, zuzeneko ikuskizunak eta ikastetxeetan hitzaldiak eginez.

Programa:

1. La nada se traga una cosa tras otra (Ezerezak gauza bat bestearen atzetik irensten du) (Argentina)
2. Soua naxaté (Argentina)
3. You Will Fall again (Espainia)
4. Precarizada (Prekarizatua) (Argentina)
5. Contramarea (Marearen kontra) (Espainia)
6. Pointer 1630 (Kuba)
7. Vanitas (Brasil)