Elahood | Galizia

“Nó”

“Gauza garrantzitsu bat dut esateko, baina oraindik ez dakit zer den”.

Esaldi hori da Elahood konpainiaren NÓ ikuskizunaren abiapuntua. Dantza urbanoen proposamena da, sorkuntza garaikideen ikuspegitik.

NÓk bidaia onirikora gonbidatzen du publikoa, garrantzitsua denaren esanahia luzatuz eta deformatuz. Ironiazko eta fantasiazko iragazkiaren pean, konpainiak genero-deseraikuntzari eta klase-kontzientziari lotutako egungo eztabaidaren aztarnak uzten ditu agerian.

Non dago garrantzitsuaren garrantzia?
Eszenatokira diskurtso bat defendatzeko erantzukizunarekin igo behar gara beti?

Garrantzitsuak izan beharrari ematen diren Galiziako bi emakumeren intuiziorik naifenetik abiatzen den collagea da NÓ. Proposamen eszeniko garaikidea, egungo kezken gaineko gogoeta kolektiboa egitera gonbidatzen duena.

Zuzendaritza: Sabela Domínguez, Julia Laport eta Kenrick Sandy
Koreografia: Sabela Domínguez, Julia Laport eta Kenrick Sandy
Dramaturgia: Gena Baamonde eta ELAHOOD
Interpreteak: Julia Laport eta Sabela Domínguez
Soinu-espazioa: LLXNTO eta Bruno Baw
Argiztapenaren diseinua: Afonso Castro
Birako argi teknikaria: Nacho Martín Rivas
Eszenografia eta atrezzoa: Anahí Taraburelli
Ikus-entzunezkoa: Iria Casal
Ekoizpena: Sabela Ramos eta Elahood
Kudeaketako laguntzailea: Manu Lago
Banaketa: Amarelo Banaketa Eszenikoa / Lilian Portela

Galiziako Koreografia Zentroaren/Agadic eta Elahooden arteko koprodukzioa
Oleiroseko Udalaren eta Manicómicos Kultur Elkartearen laguntzarekin

EIahoo dantza urbanoko eta sorkuntza garaikideko Galiziako konpainia da, eta Sabela Dominguezek eta Julia Laportek sortu zuten 2017an. Konpainiak dantza garaikideak ikusarazteko apustua egiten du, dantza profesionaleko adierazpen legitimorako tresna gisa. Ikuspegi artistiko argia eta zuzena dute, ikusizko hizkera eta musika bereizgarri dituena, kanporako begiradarekin.
Genero eta queer ikuspegia Elahooden nortasunaren parte da, eta beren sorkuntzak Festival Elas Son Artistas, Proyecto de Acción Artística Violencia Zero edo eFestival Versión Original, DT Espacio Escénico (Madril) moduko espazioetan aurkezten dituzte.
Profesionalki, lankidetzan aritzen dira beste konpainia batzuekin ere proiektu eszenikoak sortzeko eta interpretatzeko: Rachel Kayren A love letter to humanity (2018), Clásicas Desfeitas III. Bolumena: Orlando, Udaberriaren Sagaratzea eta Sisiforen Mitoa, Centro Dramático Galego y la Cidade da Cultura (2021) eta Replay 2.0, Pisando Ovos-en (2021) arteko koprodukzioa.
2021eko uztailean Intempestiva kaleko ikuskizuna estreinatu zuten, Xela Arias Galiziako autore ezagunean inspiratutako dantza urbanoaren pieza. Pieza horrekin Lehen Saria eta Kritikaren Saria irabazi zuten Madrilgo Koreografia Lehiaketan (2021) eta Ikuskizunik Onenaren Saria Cacereseko DZM Jaialdiko Dialogo Garaikideen Plataforman (2021).
2022ko otsailean, NÓ ikuskizuna estreinatu zuten, Galiziako Koreografia Zentroarekin egindako koprodukzioa.

Lehen Saria eta Kritikaren Saria irabazi zuten Madrilgo Koreografia Lehiaketan (2021) eta Ikuskizunik Onenaren Saria Cacereseko DZM Jaialdiko Dialogo Garaikideen Plataforman (2021)

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean; 19:00etan
Sarearen zirkuitua | Antzerki Alternatiboen 30. urteurrena
DANTZA