Colectivo Mos Maiorum | Bartzelona
“Mos Maiorum (la costumbre de los ancestros)”
2000. urtetik, 27.000 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoko uretan. Pertsonen jarioa handiagoa da egunez egun, eta haien bizitza behin eta berriz arriskuan jarri eta Europara iristen saiatzeko nahikoa etsita daude.
Zenbat ahots dira 27.000? Zenbat begirada, zenbat keinu? Eta zenbat eskuk eta bizik jarraitu nahi dute saiatzen? Segundo batez geldi gaitezke? Ahots bati jaramon egin diezaiokegu, keinu bat ikusi, hitz bat entzun, esku bat ukitu?
Mos Maiorum antzerki-dokumentala da, eta Verbatim* teknikan oinarritzen da. Gailuak mugaren alde batera eta bestera eramaten du automatikoki ikuslea, eta, hala, lehen eskutik ikusi, bizi eta ezagutzen ditu ahaztutako gatazka horren lekukotzak eta protagonistak.
Obran agertzen diren lekukotza guztiak benetakoak dira, eta Mos Maiorum taldeak Melillara, Nadorrera, Tangerrera eta Ceutara zein Bartzelonara eta Malagara egindako bidaietan grabatu ziren.
*Verbatim: elkarrizketen eta soinu-grabazioen bitartez, antzezleek fidagarritasunez erreproduzitzen duten antzerkia sortzen da, haren isilune, azentu, akats eta ñabardura guztiekin; horrela, antzezlea bigarren mailan uzten duen eta lekukotzak agertokira eramaten dituen benekotasun-efektua sortzen da.
Aholkularitza eszenikoa: Mònica Almirall
Espazioaren eta jantzien diseinua: Clàudia Vilà
Soinuaren eta argiaren diseinua: Pol Queralt
Ekoizpena: Eli Pujol
“Mos Maiorum” Antic Teatre espazioak eta CAETek (Centre d’Arts Escèniques de Terrassa) ekoiztutako proiektua da, Estruch de Sabadell, NunArt eta La Poderosa egoitza-espazioekin eta Tenerifeko Leal antzokiarekin (LEAL – LAV) batera.
.
Creación y interpretación: Ireneu Tranis, Alba Valldaura y Mariona Naudín
Asesoramiento escénico: Mònica Almirall
Diseño de espacio y vestuario: Clàudia Vilà
Diseño sonoro y de iluminación: Pol Queralt
Producción: Eli Pujol“Mos Maiorum” es un proyecto producido por el Antic Teatre en coproducción con el CAET (Centre d’Arts Escèniques de Terrassa), con la colaboración del Estruch de Sabadell, NunArt y La Poderosa (espacios de residencia) y del treatro Leal de Tenerife (LEAL – LAV).
Proyecto ganador del primer premio de la “Caravana de Trailers ‘15” dentro del festival TNT Estreno: 1 de octubre en el festival Terrassa Noves Tendències 2016
