BERTAN BEHERA
REGARDS CROISÉS | BEGIRADA GURUTZATUAK | MIRADAS CRUZADAS
Compagnie Adéquate | Frantzia
LUCIE AUGEAI & DAVID GERNEZ
“Chronique Diplomatique”
Nola erreakzionatzen du gorputz batek negoziazio-prozesua hasten denean? Besarkada eta bosteko borroken artean dabilen bikoa.
Elkar ezagutzen ez duten emakume bi. Argiak zizelkatutako espazio berean dauden bi gorputz ezberdin. Aurkakotasunetik akordioa sortu behar da. Bestearekin eta geure buruarekin negoziatzea. Diplomazioaren arte sotil honetan elkarguneak aurkitzea. Zein estrategia jarraitu behar dugu elkar aurkitu eta adostasunera heltzeko? Espazioa estutuz doa, gorputzen arteko solasaldian. Gatazkaren hasieratik joko diplomatikoa eta negoziazio-baliabideak islatzen dituen bizi-dantza… konponbide partekatuaren aurkitu beharraren izenean.
Pieza honek Lucie Augeai koreografo frantsesa eta Bora Wee dantzari korearra elkartu ditu taula gainean: bi kultura identitario eta bi koreografia ezberdin.
Frikzioa eta desoreka bizi duten bi gorputz dira, eta bakoitzaren mugimenduak besteari eragiten dio. Begiradak, posturak, eskuak… mahai gainean, konfrontazio honetarako taula-jokoan. Eszenografia zaindua. Argiztapenak eta bideoak espazioa diseinatu dute; aldi berean joko-eremu eta borroka-zelai den espazioa. Norgehiagoka honi laguntzeko, Anthony Rouchierrek jazzy kutsuko musika konposatu du, afro-jazz zein elektro-jazz estiloen arteko perkusio tribalekin.
Ekoizpena: Adéquate Compagnie
Koreografia: Lucie Augeai et David Gernez
Antzezleak: Lucie Augeai & Bora Wee
Kolaborazio artistikoa: Jessica Fouché
Musika sorkuntza: Anthony Rouchier
Jantziak: Gwendoline Grandjean
Argiztapen diseinua eta gobernantza orokorra: Etienne Soullard
Prentsa eta komunikazioa: Elektronlibre-Olivier Saksik accompagné de Delphine Menjaud-Podrzycki et Karine Joyeux
Administrazioa: Chloé Moreau
– Baterako ekoizpenak eta egonaldiak: Scènes de Territoire – Agglomération du Bocage Bressuirais (79) / Les 3T – Théâtres de Châtellerault (86) / Théâtre de Thouars – Scène Conventionnée (79) / Théâtre Olympia, scène conventionnée pluridisciplinaire à dominante danse d’Arcachon (33) / L’Intervalle, Noyal-sur-Vilaine (35) / Cdc4B – Théâtre du Château (16) / L’OARA – Office Artistique de la Région Nouvelle-Aquitaine.
– Ekoizpenean laguntzea: ARDC La Maline, Île de Ré (17)
– Honako erakundeen babesa izan du: DRAC Nouvelle-Aquitaine erakundea, konpainiari eta sorkuntza artistiko eta kulturalari laguntzeko; Conseil Régional Nouvelle-Aquitaine kontseiluarena, eskualde mailako hitzarmenaren baitan; Conseil Départemental de la Vienne kontseiluarena, eta Région Poitou-Charentes zaharreko hiru lurraldeetan sorkuntza eta arte eta kultur hezkuntza sustatzeko proiektu berezi batena; Bressuire, Châtellerault, Thouars, honako erakundeek sustatua: Ministère de la Culture-DRAC Nouvelle-Aquitaine et le Théâtre de Thouars, scène conventionnée, Scènes de Territoire – Agglomération du Bocage Bressuirais et les 3T-Théâtres de Châtellerault.
– La Compagnie Théâtre Olympia antzokiarekin bazkidetua dago, scène conventionnée pluridisciplinaire à dominante danse d’Arcachon (33) sur les années 2017-2019.

