Compañía de Danza DANIEL DOÑA | Madrid
“RETROSPECTIVA 2.0 | Conferencia Bailada”
Jatorrizko ideia eta koreografia: Daniel Doña
“Artea argiztatzen duena gutako bakoitzaren begirada da”
Daniel Doña dantzari eta koreografoaren lanen muina honakoa da: Espainiako Dantza ikuslego handi bati helarazteko formatu berrien sorkuntza eta jendearen prestakuntza. Kontzeptu hori RETROSPECTIVA 2.0 | Conferencia Bailada izeneko ikuskizunaren hari eroale bihurtu da. Koreografia lan horrek Espainiako Dantzaren historiaren ahozko transmisioaren eta koreografiaren arteko interakzio bat markatzen du, kontuan izanda dantza mota hau herri kulturaren arte adierazpenik garrantzitsuenetako bat dela.
Jatorrizko ideia eta koreografia: Daniel Doña
Antzezleak: Daniel Doña – Cristian Martín
Argien diseinua: Olga Garcia (A.a.i)
Soinu-teknikaria: Kike Cabañas
Bideo, argazki eta diseinu grafikoaren edizioa: Beatrix Molnar
Ekoizpen exekutiboa: Eva Marcelo
Managament: Celia Zaragoz
Daniel Doñaren Dantza Konpainia egungo espainiar dantzaren ikur nagusietako bat da. Sorkuntzaren berezko muga formalak hautsi ditu eta hainbat lengoaiaren esentzia artistikoa txertatu du bere lanetan. Talde honen diskurtso koreografikoa abangoardia flamenkoaren eta dantza garaikidearen artean dago; eta, dantzan espezializatutako prentsaren arabera, Daniel Doñaren sorkuntzek kode tradizionalen kodeak eta bulkadak egungo planora ekartzen dituzte. Horrekin batera, tradizioaren eta egunerokotasunaren arteko joan-etorrian dabiltzan milaka elementu poetiko kudeatzen ditu, autorearen berezko lengoaiaren bidez. Konpainia honek hasieratik izan du publiko berriak bereganatu eta dinamizatzeko xedea, formatu desberdinak planteatuz. Areto zein antzokietarako ikuskizunak egiten ditu. A Pié (2013), Black Box (2014), No Pausa, (2015), Habitat (2016) eta Cuerpo a Cuerpo (2017) lanez gain, eremu ez konbentzionaletarako edo kalean bertan egiteko ikuskizunak landu dituzte. Izan ere, badakite espazio berezi horiek ere badirela dantzaren esparrua.
Konpainiaren errepertorioa hainbat herrialdetan programatu da, hala nola Alemania, Frantzia, Italia, Argentina, Mexiko, Estatu Batuak, Kolonbia… baita Espainiako hainbat jaialditan ere
Daniel Doñaren lanak Espainiako Arte Eszenikoen arloko hainbat sari jaso ditu:
- Dantza arloko OJO CRÍTICO saria. Espainiako Radio Nacional irratiak emana (2016)
- Ohorezko HEBE saria Arte Eszenikoen eremuan (2016)
- Koreografia onenaren MAX saria (2009).
- BAKARKAKO DANTZA lanik onenaren saria Madrilgo Koreografia lehiaketan (2009).
- Arte Eszenikoen arloko Izen Berrientzako HUGO BOSS saria (2004).
- DANTZARI BIKAINAREN saria Madrilgo Koreografia Lehiaketan (2002).

Prentsan konpainiaren inguruan idatzitakoak.
El País, Roger Salas
Zalantzarik gabe, udako ikuskizun nagusietako bat. Benetako iraultza bat: ideia onak, dantza paregabea eta koreografia berritzailea; benetan hunkigarria.
EL MUNDO, Julia Martínez
Daniel Doñak aurrera egin du dantzaren kontzepzioan: flamenkoaren tradizioaren energiak bat egin du dantza garaikidearekin. Emaitza apurtzailea da: giro minimalista, edertasun estetiko hunkigarria eta teknika garbia biltzen dituen ikuskizuna
El MUNDO, Julio Bravo
Daniel Doña dantzaren arloko koreografo berritzaileenetakoa dela esan dezakegu. Habitat lanarekin harago ere joatea lortu du. Ikuskizun txundigarri honen bidez, konpainia osoak erakutsi du teknika paregabea, zorroztasuna eta kalitatea.