REGARDS CROISÉS | BEGIRADA GURUTZATUAK | MIRADAS CRUZADAS

Koreografia-trukeak

Companie YMA | Francia

“Si nous prenions le temps”

Urriak 1, 19:00etan
DANTZA

Bi dantzari, ondo trebatutako gorputzekin, bata bestearen aurrean aurkezten dira, baita geure aurrean ere, makillajerik eta inolako babesik gabe, ahalik eta biluzien. Gizon bat eta emakume bat aurrez aurre. Yma konpainiako Orin Camus eta Chloé Hernandezek hutsaren esperientzia probatzen dute.
Aurrez aurre batzuetan, bat eginda besteetan, bestearen gorputzera malgututa, osmosi-dantza bat asmatzen dute, eta kontaktuak zeharkatzen ditu azalaren eta pisuen trukeak. Elkarrekin urte askoz lan egin eta eguneroko bizitza partekatu ondoren, Chloé eta Orin agerian jartzen dira duo intimo honetan.
Hauskortasuna eta askatasunaren berrespena azaleratzen dira. Pieza honi konfiantzaren zeremonia dei geniezaioke. Haien Keinu adeitsu, geldo, lasaiekin badirudi erresistentzia lasai baterako, fisikorako, munduaren frenesi izugarrirako deialdia egiten digutela. Erritmoa lasaitzeko dantza, oraindik besteekin lotzen gaituen misterioa hobeto ulertzeko…

Sorkuntza eta interpretazioa: Chloé Hernandez eta Orin Camus
Diseinua eta argia: Sylvie Debare
Musikaren sorkuntza: Fred Malle
Kanpoko ikuspegia: Vincent Deletang
Testuak idazteko laguntzailea: Alice Zeniter – Stéphanie Pichon
Musika gehigarriak: Building It Still et Not Long Now de James Blake – Look At Me Now de Chris Brown Feat. Busta Rhymes & Lil Wayne
Produkzioa: Cie Yma

Koprodukzioa: CCN Malandain Ballet Biarritz.
Beste kolaboratzaile batzuk: L’Atrium – Dax, L’Atelier des Marches – Le Bouscat, Théâtre Côté Cour – Mézin, Les Carmes – La Rochefoucauld, Glob Théâtre – SCIN de Bordeaux, OARA – Résidence Hors Les Murs.
Laguntzaileak: Network Internazionale Danza – Bari (Italia), Ciplak Ayaklar Studio – Istanbul (Turkia), Ministère de la Culture – DRAC Nouvelle-Aquitaine (Aide à la création et à l’éducation artistique et culturelle), Région NouvelleAquitaine, Département du Lot-et-Garonne.