Cia. DANIEL DOÑA | Madril
“Campo cerrado”
UZTAILAK 10, OSTIRALA, 21:00etan
La Fundición
LEKUZ LEKU
CAMPO CERRADO “nortasun eta aniztasun” kontzeptuen inguruan diseinatutako kartografia da. Dramaturgiaren aldetik, garai konplexu bateko bizitza kulturalaren ezaugarri diren gaiak lantzen dira, Espainiako gerraren ostekoak, hain zuzen. 40 eta 50eko hamarkadako kultur eta arte aztarnak aktibatzen dizkigu. Sasoi hartan, bereziki garrantzitsuak izan ziren artearen eta boterearen arteko aliantza eta enfrentamenduak, eta erresilientzia, erresistentzia, berrasmatze eta erbeste kontzeptuek esanahi betea hartu zuten.Koreografia lan hau historia ikertuz irakurtzeko aukera gisa aurkeztu da. Gerra osteko abangoardiak ezagutzeko, ustez garai latz eta sorkuntzarik gabean zaildutako sortzaileen lana zein izan zen jakiteko.
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza artistikoa: Daniel Doña
Zuzendaritza eszenikoa: Jordi Vilaseca
Antzezleak: Miranda Alfonso, Cristian Martín, Daniel Doña
Koreografia: Jordi Vilaseca, Miranda Alfonso, Cristian Martín, Daniel Doña
Kapelen diseinua: Sombrerería Medrano
Argazkiak: Beatrix Molnar
Dossier diseinua: marcosGpunto
Gerentzia eta produkzio exekutiboa: Eva Marcelo
Produkzioa: Daniel Doña
Laguntzaileak: SAT (San Andreu Teatre) Barcelona, Fabra i Coast, Fàbrica de Creació, Barcelona, BenAmil, Enguerako Landa-eremuko Sorkuntza Egoitza, Valentzia, Madrilgo Eduardo Úrculo Kultura Zentroa.
Daniel Doña (Granada 1977)
Antzezlea, koreografoa eta eszena zuzendaria.
Granadako dantzari eta koreografoa Espainiako egungo dantzaren adierazle nagusietako bat da. Sorkuntzaren muga formalak zeharkatu ditu eta bere lanetan hainbat lengoaiaren esentzia uztartzen jakin du. Dantza espainiar berritzailearen, flamenkoaren eta dantza garaikidearen artean kokatzen da, mugarik gabeko eremu batean. 2013tik bere talde propioa zuzentzen du, Daniel Doña compañía de Danza. Hasieratik, ikusle berriak erakartzen saiatu dira, tradizioa eta joera berriak uztartuz: A Pie 2013, A Pie de Calle 2013, Black Box 2014, No Pausa 2015, Nada Personal eta Hábitat 2016an, Cuerpo a Cuerpo 2017, Psique 2018 eta Campo Cerrado 2019.
• Espainiako Artez Eszenikoen Max Saria. Gizonezkoen Dantza arloko Antzezlerik onena, PSIQUE ikuskizunagatik.
• Radio Nacional de España irratiaren OJO CRÍTICO de DANTZA Saria (2016).
• Ohorezko HEBE Saria Artez Eszenikoen arloan (2016).
• Koreografia onenaren arloko Arte Eszenikoen MAX Saria De Cabeza lanagatik (2009).
• Hugo Boss Saria.

