Project Description

DANTZALDIA 2019 | Edición XX. edizioa 

Abenduak 6 eta 7, ostiral eta larunbatarekin – 20:00h | La Fundición
ALEXANDER VANTOURNHOUT & BAUKE LIEVENS | Bruselas
“Aneckxander”

Venta de entradas

Aneckxander, gorputzaren autobiografia tragiko bat dantza kontzeptualeko proposamen bat da, eta Alexander Vantournhout-en beharrizan batetik sortu da: bere gorputzarekin duen harremana berrikustea eta ikuspegi sozial erredukzionistari buruzko gogoeta egitea, esandako ikuspegi sozialak beren ezaugarri fisiko deigarrienekin konparatzen baititu norbanakoak. Orokorrean, ezaugarri zaurgarrienak izaten dira.

Horretarako, bere biluztasuna erakusten dio publikoari, eta harekin batera, objektu gutxi batzuk eta bere kontakizun onest eta gordinean lagunduko dioten piano nota batzuk egongo dira. Oso koreografia akrobatikoa da, eta biluztasunean egiten den mugimendu-estudio honek bihurrikatze eta muturreko posizioetara eramaten du gorputza. Gorputza bihurrikatu egiten da, jarrera estrainio eta oldarkorrak bere gain hartuz. Era horretan, izua eta enpatia banatzen dituen marra mehea esploratu eta agerian geratzen da. Marra horrek eraikitzen du artistaren bakardadearen eta Bestearen/ikusleen arteko zubi posible bat.

Sorkuntza: Alexander Vantournhout, Bauke Lievens
Interpretea: Alexander Vantournhout
Dramaturgia: Bauke Lievens
Aholkularitza: Dries Douibi, Gerald Kurdian
Kanpo-begirada: Geert Belpaeme, Anneleen Keppens, Lore Missine, Lili M. Rampre
Argien diseinua: Tim Oelbrandt, Rinus Samyn
Musika: Arvo Pärt
Jantziak: Nefeli Myrtidi, Anne Vereecke
Fotografia: Bart Grietens
Managerra: Esther Maas
Banaketa: Frans Brood Productions

Kolaborazioa: Bauke Lievens in the context of the research project Between being and imagining: towards a methodology for artistic research in contemporary circus, financed by the research fund of KASK School of Arts, Gent (BE).
Honen laguntzarekin: Circus Next, a European scheme coordinated by Talents Cirque Europe, funded with support from the European Commission.
Ekoizpena: Not Standing npo.
Koprodukzioa: Circus Next, Les Subsistances Lyon (FR), Festival PERPLX Kortrijk-Marke (BE), Festival novog cirkusa Zagreb (HR).
Erresidentziak: Kunstencentrum Vooruit Gent (BE), Circuscentrum Gent (BE), CC De Warande Turnhout (BE), Festival PERPLX Kortrijk-Marke (BE), Centro Cultural Vila Flor Guimarães (PT), Les Migrateurs Strasbourg (FR), Subtopia Norsborg (SE), CC De Spil Roeselare (BE), La Brèche Cherbourg (FR), Les Subsistances Lyon (FR), STUK Leuven (BE).
Diru-laguntzak: Province of West Flanders, the Flemish Government, Circus Next.

Alexander Vantournhout-ek (Roulers, 1989) dantza garaikidea ikasi zuen P.A.R.T.S.-en (Performing Arts Research and Training Studios, Brusela) eta gurpil singlea ESAC-en (École Supérieure des Arts du Cirque, Brusela). Aktore legez, Rolf Alme-rekin lan egin du (Norwegian Theatre Academy, Fredrickstadt, Norvegia). Lan artistikoari lehentasuna eman arren, Alexanderrek irakastearen plazeraz ere gozatzen du ESAC-en eta ACAPA-n (Academy for Circus and Performance Art, Tilburg, Herbehereak). Beste solo biren egilea da: Caprices (2014) –Salvatore Sciarrinoren musikari egindako omenaldia– eta Don’t run away, John (2012) –Niko Hafkenscheid-ekin egindako performancea– (Hafkenscheid musikaria izan da Meg Stuartekin, Kopergietery-rekin…). 2014tik aurrera, Alexanderrek Harald Austbo-rekin inprobisatzen du (Heimat, Skagen). Beren elkarlan berriena WAK da (2014).

Bauke Lievens-ek (Gante, 1985) zirku, antzerki eta dantza arloetako hainbat konpainiarekin kolaboratzen du dramaturgo bezala. Askotan lan egin du konpainia hauekin: Un loup pour l’homme (FR), Les Ballets C de la B / Kaori Ito (BE) Ganteko Tibaldus en Andere Hoeren antzerki-kolektiboa. Ganteko Unibertsitatean ikasi zituen Ikuskizunaren Zientziak eta Arte Garaikidearen Filosofia Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Bauke irakaslea eta ikerlaria da Antzerki-hezkuntzan KASK School of Arts-en (Gante, BE). Ikerketa-proiektu bat egiten ari da zirku garaikidean erabiltzen diren arte-esperimentazio metodoei buruz.