DANTZALDIA 2019 | Edición XX. edizioa
Azaroak 23, larunbatarekin – 19:00h | Guggenheim Bilbao museoa
MARCO FLORES | Madril
Extrema
Konposizio koreografiko, musikal eta espazialaren bitartez, zelan gauzatu aniztasunean zeharreko bidaia? Zelan lortzen du norberak bere baitakoari uztea? Zelan lortzen dugu geure burua bikoiztea edo hirukoiztea, eta gure alter egoa geure biderkatze horietan aurkitzea?
Itaun horietatik abiatuta, Marco Floresek proposatzen duen piezak mutur edo kontzeptu kontrarioak bilatzen ditu. Esandako puntuak elkarrengandik urrundu edo elkarrengana hurbiltzen dira, bere buruaren gaineko irakurketa edo forma berriak erakutsiz: heterodoxoa-ortodoxoa, fisikoa-emozionala, airetikoa-lurrekoa, unisexuala-androginoa…
Bide horretatik, xedea ez da mutur horietara ailegatzea, baizik eta iruditeria berrietaranzko jauzi bat ematearen posibilitatea, haiek zabalduko dizkiotelako askotariko identitateak eta poetika berriak interpreteari.
Zuzendaritza, ekoizpena, jatorrizko ideia eta interpretazioa: Marco Flores
Zuzendari artistikoko kidea eta koreografia-aholkularia: Olga Pericet
Koreografia: Marco Flores
Musika: Gene Koshinski, Paco de Lucia, Ricardo Manchego, Enrique Granados eta J. S. Bach
Jatorrizko musika: Jesús Torres eta Kike Terrón
Soinu-eremuaren konposizioa eta sorkuntza: Pablo Martin Jones
Argi-diseinua: Ada Bonadei
Argi-teknikaria: Suh-Güein Romero
Soinu-diseinua: Beatriz Anievas
Jantzi-diseinua: Olga Pericet
Jostundegia: Maribel Rodríguez, Realización de vestuario S. L.
Fotografia: Esteban Abion
Diseinu grafikoa: Sebastián Aláez
Filmaketa: Boasorte
Bideo-edizioa: Marta Romero
Ekoizpen exekutiboa: Miquel Santin
Esker onak: Conservatorio Profesional de Danza (Madril), Teatro Villamata (Jerez de la Frontera)
Marco Flores
Marco Floresek 1999an ekin zion bere ibilbideari, konpainia garrantzitsu batzuekin kolaboratuz: Sara Baras, Mercedes Ruiz, Rafaela Carrasco, Miguel Ángel Berna… 2003 eta 2010a bitartean Manuel Liñán, Olga Pericet eta Daniel Doña koreografoekin garatu zuen bere jardun profesionala. Haiekin zazpi produkzio burutu zituen, eta haien artean Chanta La Mui izenekoa nabarmentzen da. Proiektu horrekin erreferentziazko sortzaile bezala sendotu ziren espainiar dantza-panoraman.
2010etik aurrera bere konpainia propioa sortu zuen, eta harrezkeroztik zortzi dantza-lan sortu ditu: DeFlamencas (2010), Tránsito (2012), Laberíntica (2014), Paso a Dos (2015), Entrar al Juego (2016), Fase Alterna (2017), Extracto Abierto (2018) eta Extrema (2018). Marco Flores konpainia Espainiako zein nazioarteko jaialdi eta antzoki prestigiodunenetan aurkeztu da.
Floresek eskuratu dituen bederatzi sariak bere karrera sendoaren berme dira: Flamenko Sari Nazionala, Kritika Espezializatuaren Saria Jerezeko jaialdian, eta RNEk emandako El Ojo Crítico de Danza saria (2018), besteak beste. Dantza eta flamenko konpainia garrantzitsu batzuentzat ere koreografiatu du, haien artean Espainiako Ballet Nazionala nabarmentzen delarik.
2019ko amaiera aldera estreinatuko du bere hurrengo ikuskizuna, Rayuela, Francisco Lópezen zuzendaritzapean, konpainiaren 10. urtemuga eta bere ibilbide profesionalaren 20.a ospatzeko.

