DANTZALDIA 2019 | Edición XX. edizioa
Azaroak 7- osteguna – 19:30etan | Azkuna Zentroa
MERCE CUNNINGHA Men jaiotzaren ehungarren urtemuga ospatzeko pieza
THORUS ARTS – Ferran Carvajal & Trevor Carlson | Bartzelona
“Not a moment too son”
Bizitza errealetik eszenatokira.
Not a moment too soon diziplina anitzeko pieza bat da, zeinean dantza, testua, musika eta bideoa integratzen diren. Merce Cunningham koreografoaren eta Trevor Carlson bere zuzendari exekutiboaren arteko bizi-esperientzia ibiltzen du, lehen pertsonan eta Carlsonen ikuspegitik, solo eran.
2001eko neguan Australian egindako bira batean bere kamerinoko ispiluaren aurrean zegoela, pieza honi izenburua ematen dion esaldia esan zuen Merce Cunninghamek –«Ez da goizegi»– bere burua bideokamerarekin grabatzen zuen bitartean. Une hartan 79 urte zituen Mercek. Aurretiazko hiru urteetan, eta hurrengo bederatzietan, haren alboan egon zen Trevor Carlson, bere zuzendari artistiko eta konplize handia izan zena.
Cunningham XX. mendeko koreografo handietako bat dugu. John Cage konpositore iraultzailearen adiskide eta ohiko lankidea izan zen, eta hark bideratu zuen pentsamendu budistarantz. «Not a moment too soon» esatean, koreografoak lotura adierazten du nazioarteko dantza garaikidearen paisaian aztarna utziko zuen ikuspegi filosofiko horrekin eta, aldi berean, haren bizitzaren azken momentuekin konektatzen gaitu.
Not a moment too soon dantza-antzerki pieza bat da, bidaia partekatu bati buruzkoa: Cunninghamen bizitzaren azken konpasak, lanean jarraitzeko borroka eta Trevor Carlsonen finezia prozesu horren laguntzaile bezala. Pieza honek gizon biek partekatzen duten memorian egindako introspekzio ekintza bat proposatu nahi digu, Cunninghamen ahots eta irudiaren bidez –argitaratu gabeko bideoetan– eta Carlsonen narrazio eta ekintzen bidez, maisu baten azken egunetarantz bideraturiko begirada intimoa da.
Zuzendaritza: Ferran Carvajal
Interpretazioa: Trevor Carlson
Idazketa eta dramaturgia: Albert Tola
Bideo-sorkuntza: Miquel Àngel Raió
Eremu eszenikoa: Max Glaenzel
Musika-konposizioa: Jaume Manresa
Argi-diseinua: Maria Domènech
Jantzi-diseinua: Alejandro Andújar
Eskultura-sorkuntza: Casey Curran
Mugimendu ahokularia: Joan Palau
Bideo-dokumentazioa eta sormen-prozesuaren fotografia: Elisabeth Prandi
Ekoizle kideak: Barbican – Mercat de les Flors – Thorus Arts
Komisarioak: Katherine Hayes – Mary Rice – Sutton Stracke
Laguntza: Robert Rauschenberg Foundation
Babes gehigarria: Generalitat de Catalunya – Consorci Institut Estudis Baleàrics.
Mezenas hauen babesarekin: Sandra Cornelius, Kim Cullen & David Taylor, Nancy Dalva, Molly Davies, Carolina Nitsch, Judith Pisar, Pamela Schaeffer, Mark Seliger y Holly Sidford. Eta AEBetako The Cowles Centerren egindako emanaldietarako: Jane Cowles, Page & Jay Cowles, Anthony Creamer, Molly Davies, Kathleen Fluegal, HRK Foundation, Art & Martha Kaemmer, Julie Kaemmer, the Mary H. Rice Foundation, Jennifer Melin Miller & David Miller,the Pugsley Fund, Allan & Ferne Sperling eta Nicole & Kirt Woodhouse.
Kolaborazioak: El Graner & La Caldera
Esker onak: Arnie Apostol, Bande à part, Brummell Hotel, Deborah Ceballos, Marta Filella, Kathleen Fluegal, Fractured Atlas, Santiago Latorre, Merce Cunningham Trust, Marta Oliveres, David Quinn, Toni Racklin, Ken Tabachnick, Kevin Taylor.
Esker on berezia: Laura Kuhn
Argazkiak: Yoana Miquel
Merce Cunninghamen bideoak New Yorkeko bilduma pribatu baten jabetza dira eta eskuzabaltasunez utzi dituzte, batere mugapenik gabe.


FERRAN CARVAJAL
Diziplina anitzeko artista honek zuzendari, koreografo, dantzari eta antzezle jarduten du. Carvajalek J. S. Bachen Goldberg eta Peter Maxwell Daviesen Vesalii Icones interpretatu, zuzendu eta koreografiatu zituen Bartzelonako Mercat de les Flors-en.
Opera hauek koreografiatu ditu: Wagnerren Der fligende Holländer (Àlex Rigola zuzendari); Donizettiren Anna Bolena (Rafael Duran zuzendari, Gran Teatre del Liceun aurkeztua); Verdiren Simon Boccanegra (José Luis Gómez zuzendari, Gran Teatre del Liceun, Genevako Grand Theatre-n eta Madrilgo Teatro Realen aurkeztua); Thomas Bernharden El President (Carme Portaceli zuzendari, Kataluniako Teatre Nacionalen aurkeztua); eta Tragèdia (Àlex Rigola zuzendari eta Bartzelonako Teatre Grec-en
aurkeztua).
Bestetik, nazioartean antzeztu diren Àlex Rigolaren Santa Juana de los mataderos, Cancionero de Palacio eta Julio César antzerki-muntaiak koreografiatu ditu.
Ikus-entzunezkoen zuzendari legez, Carvajalek Píndoles isocràtiques saila sortu du. Era berean, Ferranek zinema, telebista eta antzerki aktore jardun du. Telefilm batzuetarako pertsonaiak sortu ditu eta Kataluniako APEI Sari Berezia jaso du. Taula gainean zenbait lanetako protagonista izan da Carles Alfaro, Carme Portaceli, Àlex Rigola eta beste batzuen zuzendaritzapean, eta La Fura dels Bausen kantata eszeniko batzuetan. Azken urte bietan Trotter detektibearen rola jokatu du Agata Christieren La ratonera-n Bartzelonako Apolo antzokian eta Espainian zeharreko biran.
TREVOR CARLSON
Bere hogei urteko ibilbide profesionalean artista asko gidatu ditu beren helburuetarantz, eta bereziki Merce Cunningham dantzari eta koreografoa. Merce Cunninghamen bizitza eta karrera artistikoko azken urteetan Trevorrek Merce Cunningham Foundationeko zuzendari exekutibo jardun zuen, eta aldi horretan ekin zion Legacy Plan delakoa sortzeari. Ekimen hori aurrekaririk gabeko plan estrategikoa da erakundearen trantsizioa bideratzeko haren fundatzailearen osteko garaietan eta artistaren nahien arabera.
Trevor Carlson dantzan graduatu zen New Yorkeko Juilliard School-en. Interprete bezala, Brigham Youngen rola estreinatu du John Cage-ren An Artist Alphabet-en. Bestetik, 2008an, Tacita Dean-en Merce Cunningham performs STILLNESS (in three movements) to John Cage’s composition 4’33 with Trevor Carlson, New York City, 28 April 2007 (six performances; six films) izeneko filmean agertu zen, harekin izango den hurrengo kolaborazioa bultzatzeaz gain: Craneway Event.
Carlsoni egotzi diezaiokegu Cunninghamen eta beste artista handi batzuen arteko kolaborazioak bultzatu eta gainbegiratu izana: Robert Rauschenberg, Ernesto Neto, Radiohead, Sigur Rós, Richard Hamilton, Olafur Eliasson, Mikhail Baryshnikov, Romeo Gigli eta Darren Almond besteak beste.
Trevor Merce Cunningham Trust-eko kide da. Erakunde horrek Merce Cunninghamen obra zaintzen du eta haren lanak jagoten eta sustatzen jarraitzen du, lanon osotasunaz arduratuta eta ikusleriarentzat eskuragarri daudela ziurtatuz. 2012an hasi zuen Bartzelonako egonaldian Thorus Arts fundatu zuen Ferran Carvajalekin. Elkarte hori kultura kudeatzeaz eta antzerkia, dantza eta ikus-entzunezko piezak ekoizteaz arduratzen da.