Martxoaren 2a eta 3a, 19:00etan
DANTZA
Denis Martinez Roque | Euskadi
“365”
365 bidaia emozional bat da Euskadiko nire lehen urteko lau urtaroetatik. Niretzat urtaro-aldaketak lehen aldiz bizitzeak inplikatu zuena eszenatokian islatzeko beharretik sortu zen.
Argiak interpreteen gorputzetan duen eraginetik abiatuta eraiki da lana. Horretarako, urtaro bakoitzari esleitutako kolore batzuek sortutako emozioetan sakondu zen. Beraz, “365” lana nire emozioak argiaren kalitatearekin jolasean irudikatzen dituzten hiru interpretez ari da.
Interpreteak: Claudia Liliana Lara Faunde| Aiala Echegaray | Garazi Arrese
Jatorrizko musika: Ibon Aguirre
Argiztapena: Arantza Flores
Bideoak eta argazkiak: Marian Gerrikabeitia
Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martínez Roque
Jantziak: Denis Martínez Roque
Eszenografia: Jorge Roque Aday
Banaketa: Leyre Fandiño
Konpainia 2009. urtean sortu zen, Denis Martínez Roqueren kezka koreografikoetatik abiatuta.
Koreografo gisa, lanak sortu ditu Camagüey (Kuba) probintziako Endedans Ballet Garaikidearen konpainiaren errepertoriorako. Honako errepertorio hau aktibo egon zen 2015era arte: “Donde El Sol No Brilla” (2009), “Distante A Tu Lado” (2009), “La Duda” (2010), “Un Papel , Un Lunar…” (2010), “Tú” (2011), “Hombres Alas” (2012) “Mi Respuesta Es” (2012).
Kubako Dantza Garaikidearen konpainiaren barruan, formatu txikien sorkuntzak eta ikerketak egin zituen (“Stop”, “Simplemente Fachada”, “Lejos No”) bai eta “Fresa y Chocolate” y “Muerte en el Bosque” musikalak ere, Meffisto Teatro antzerki musikalaren konpainiak eta Kubako Dantza Garaikidearen konpainiako dantzari-taldeak produzituta. Produkzio horiek guztiak Kubako Arte Eszenikoen eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin sortu ziren.
2012an eta 2013an, hainbat aipamen eta aitortza jaso zituen koreografia-jaialdietan; esate baterako, Habanako “Impulso” jaialdian, “Lejos No” eta “Mi Respuesta Es” piezekin. Horrez gain, Kubako telebistaren Caracol Sari Handia ere







