Denis Santacana – Victor Fernández  |  Euskadi

“Cristal – madera – ceniza”

Zuzendaria: Denis Santacana

irailak 15, 20:00etan
irailak 16, 19:00etan 
DANTZA

Cristal, madera y ceniza hiru piezaz osatutako ikuskizuna da. Triptiko honetako ekitaldiek elementu horietako bakoitza dute ardatz, eta horrela islatzen dira agertokian. Hiru ekitaldiek bi antzelari elkarren artean erlazionatzeko hiru modu erakusten dituzte. Agertokian agertzen den elementuak bi gizon horien arteko harremana garatzeko moduari eragiten dio, eta esanahiak elemntuarekin lotuta daude.

Denborazkotasuna, objektuen erabilera fisikoa eta horri lotutako sinbolismoak eta antzezleen arteko harremana garatzeko modu desberdinak dira ikuskizunaren haria.

Cristal, Madera y Ceniza
Zuzendaria: Denis Santacana
Koreografia, antzezleak: Denis Santacana eta Víctor Fernández
Jatorrizko musika: Víctor Guadiana
Argiak: Sergio Domínguez
Jantziak: Eva Escribano

.

Denis Santacana Maiztegui | koreografoa eta antzezlea
Denis Santacana Donostian jaio zen 1984an. Bilbon bizi da, eta bertan garatzen eta hazten ari da, ikasketak eta antzerkia, dantza eta musika uztartuz. 17 urterekin, Zaragozara joan zen, María de Ávila Estudioan dantza klasikoan eta garaikidean prestakuntza jasotzeko, eta han egon sei urtez ikasten, dantzaren pertsonaia garrantzitsuekin, hala nola Lola de Ávila. Dantzari-prestakuntza antzerki-ikasketekin uztartu zuen. 2008an, Zaragozako Udal Antzerki Eskolan hasi zen, eta han egin zuen antzerki-prestakuntzako lehen urtea. 2009an, Madrilgo “María de Ávila” Goi Mailako Kontserbatorioan sartu zen, eta 2013an, dantza garaikideko koreografo gisa graduatu zen.

Víctor Fernández | koreografoa eta antzezlea
Granadan jaio zen 1986an. 8 urterekin hasi zen dantzatzen, eta dantza espainiarreko eta flamenkoko oinarrizko gradua eta gradu profesionala egin zituen, Reina Sofía kontserbatorio profesionalean. Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Kontserbatorioan goi-mailako dantza-graduan titulatu zen, flamenkoaren pedagogia espezialitatean.