Dantzaren Nazioarteko Eguna | Bilbao 

ADRIANA BILBAO – BEÑAT ACHIARY

Apirilak 29, 12.00etan. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa (Carola garabia )

Dantzaren Nazioarteko eguna apirilaren 29an ospatzen da urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuko (ITI) Dantzaren Nazioarteko Batzordeak 1982. urtean ezarri geroztik. Aipatu egunak, Jean-Georges Noverreren, gaur egungo balletaren sortzailetzat jo izan den dantzari eta maixuaren jaiotza ekartzen digu gogora.
Urtero, ITIak dantzaren munduan ezaguna den kide bati eman ohi dio mundu guztian zehar irakurria izango den testu bat idazteko lana. Ospakizun eta mezu honen helburua aipatu egunean dantza guztiak bat egitea da, arte hau, eta honek duen unibertsaltasuna, azaleratuz.

2019. urteko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezuaren egilea Karimar Mansour dantzari, koreografa eta maisua da. “Hasiera batean mugimendua bazen…, eta hasiera hasieratik, dantza adierazpide eta ospakizun bide sendoa izan da…”

ADRIANA BILBAO – BEÑAT ACHIARY
“Burdina / Hierro” (20 minutos)

Proiektu honi dantza eta musika ikuskizun itxura eman nahi diogu, non flamenkoa eta euskal tradizioa izango diren lanaren eroaleak. Bi adierazpenok izaera oso pertsonalak eta sakonak biltzen dituzte. Kontatzen den historioaren barne dauden tradizioak, nahiz inprobisazioak hizkuntza berri bat sortzea eragingo dute. Meategi eta meatzariarengana hurbildu nahi izan dugu, eta hauek biak lotura gisa erabili, flamenkoaren inguruan mehatze-kultura nabarmena baita.

Proiektu honetan lanean ari den kide oro bide profesional zabalaren jabe da, bai euskal kulturari dagokionean, baita flamenkoari dagokionean ere. Beñat Achiary kantautore frantziarrak eta Adriana Bilbao flamenko-dantzari bilbotarrak bat egin dute lehen aldiz lan honetan, berau garatzeko beharrezko jo dituzten musiko eta artistekin batera. Bi estiloen arteko elkarreragina da bilatzen dena, eztarriko hotsak, “quejioak”, eta erantzun gisa baliagarri zaizkien modulazioak; huei gehitzen zaie sustrai sakoneko tradizioen berrazterketa. Horrela, lan baldintza nekosoari loturiko primitibismoa agerian geratuko da.

Pasartea: 20 min
Dantzaria: Adriana Bilbao
Musika: Beñat Achiary
Estreinaldia: BARAKALDO ANTZOKIA, maiatzaren 3an, ostiralez, 20.30etan..