apirilak 10, 11, 19:00etan

Antzerkia | Estreinaldia Estatuan

El Galpón | Ana Bazterrika |Uruguay

Ainara de Gernik
Zuzendaritza: Sandra Massera

1937ko apirilaren 26ko arratsaldeko laurak eta hogeietan Ainararen etxea lehertu egin zen. Astelehena zen, merkatu eguna Gernikan.

Ainara de Gernika pertsona bakarreko ikuskizuna da, Sandra Masserak idatzi eta zuzendua, eta Ana Bazterrikak interpretatua. Espainiako Gera Zibilean eta gerra hark gaurdaino izan dituen ondorioetan inspiratuta dago. 1937ko apirilaren 26an Gernikan izandako bonbardaketa du ardatz.
2023ko uztailean estreinatu zen Montevideoko (Uruguai) El Galpón Antzokian.

Zuzendaritza Nagusia: Sandra Massera
Aktoresa: Ana Bazterrika
Argiztapena: Alvaro Dominguez
Eszenografia: Dante Alfonzo
Jantziak: Massera – Bazterrica
Argazkilartza: Lucia Rehermann
Musika-hautaketa: Sandra Massera
Musika: Luigi Nono, Enrike Solinis (Euskal Barrok Ensemble), Johann Sebastian Bach, Krzysztof Penderecky, Augustin Viard
Abestien hautaketa: Ana Bazterrika
Ekoizpena: Carlos Rehermann
Euskal kulturan aholkulari: Leonat Egiazabal

Abiapuntua
Euskal jatorria duen Ana Bazterrika aktoresa uruguaitarrak, 2022an Gernikako Bakearen Museoa bisitatu ondoren, egilea deitu eta bere bidaiaren esperientzia kontatu zion. Bien artean, bonbardaketa, bere ondorioak zein eraginak argudioko muin modura duen obra eszenatokira eramatea
erabaki zuten.

Ana Bazterrika | Aktoresa, irakaslea
Teatro El Galpón elkarteko Mario Gallup Arte Eszenikoen Eskolan lizentziatu zen eta bertan garatu du bere jardun artistikoa bestako talde egonkorreko kide modura hiru hamarkada baino gehiagoan.
Ekoizpen ugaritan aktoresa modura lan egin du 90eko hamarkadaz geroztik, zuzendari nazional zein atzerritar garrantzitsuen zuzendaritzapean.
Nazioarteko biretan parte hartu zuen Kolonbian, Alemania, Argentina, Costa Rica eta Brasilen.
2017an urteko Aktoresa Onenaren Florencio Saria eskuratu zuen.

Sandra Massera | Antzerki zuzendaria, dramaturgoa, aktoresa, irakaslea
Uruguaiko Margarita Xirgu Arte Dramatikoko Diziplina Anitzeko Eskolan lizentziatua eta Artigas Irakasleen Institutuan, Historiako espezialitatean.
1998az geroztik Teatro del Umbral Konpainia sortu zuen eta bertako zuzendari izan da. Artista talde horren ikuskizunak Uruguain antzeztu dira eta baita Argentina, Txile, Mexiko, Kolonbia, Costa Rica, Brasil, Peru, Estatu Batuak, Frantzia, Italia eta Espainian ere, nazioarteko jaialdi, kongresu eta master class ezberdinetan.

Antzerkirako hogeita hamar testu egin ditu eta operako lau libreto. Interes berezia agertu du giza eskubideekin, pertsonaia izatearen esentziarekin eta objektuen antzerkiarekin lotutako gaiekiko.
Bere herrialdeko dramaturgia garrantzitsuenek aitortza izan dut, besteak beste, urteko testu onenaren Florencio Saria hainbatetan, Juan Carlos Onetti Sariketetako Lehen Saria, Literaturako Lehendabiziko Sariketa Nagusiak, Antzerkiko Funts Nazionaleko Batzordearen Sariak, Arte Eszenikoetako Artista Onenaren FEFCA Beka edota Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Vivo del Títere Museoko Lehen Saria.
Bere lanak Estuario Editora, Banda Oriental, COFONTE-AGADU, Paso de gato (Mexiko), Teatro por la Identidad (Argentina) eta Arte Eszenikoen Institutu Nazionalak (Uruguai) argitaratu dituzte.
Bere testuak portugalera eta frantsesera itzuli dira eta Amerika eta Europako herrialde askotan eszenaratu dituzte zuzendari ezberdinek.