El Patio Teatro| Logroño
“Entrañas”
Inoiz galdetu diozu zure buruari zer daramagun barruan? Gizateriak mendeak daramatza giza gorpuntzak gordetzen dituen misterioak argitu nahian, guk zertxobait gutxiago…
Giza gorputzaren zehar egin dugun ibilbide labur honek gure barnera garamatzan barne bidaia da.
Eta, bidai honen bukaeran, hasieran baino galdera gehiago ditugu.
Nora doa gure gorputza mundu honetatik desagertzen denean?
Zer gara?
Zein osagarriek eginak gara?
Zer da gorputza?
Honen emaitza, El Patio Teatroak asmatutako jolas bat da, anatomía ikasgai labur bat da.
“ENTRAÑAS giza gorputzaren zehar egindako bidai eder bat da, lau esku eta bi ahotsen bidez egina (…). Zalantzarik gabe, erronkarik handiena ikuspuntu eta behaketa ertz guztien artean oreka lortzea izan da, hauen oihartzun metaforikoak eta irudimenezkoen bidez. Bestetik, eszenaratze kadentzia iradokitzailea lortu dute, ikuslea gogaitu gabe. El Patio Teatroaren erronka hau plastika, objetuen zein lenguaia bisual baten menperatze sofistikatu batetik dator. Guzti hau grazia handiz kontatua, modu sotil eta elegante batekin, gaia tratatzeko erabili duten errespetua eta goi mailako poetikaren fruitu. Arrakasta honek El Patio Teatro Espainaiko konpainia interesgarri eta miresgarrietako bat bilakatu du”. Toni Rumbauç Totxongilolaria eta idazlea – Putxinelli.cat
Zuzendaritza: El Patio Teatro
Interpretazioa: Izaskun Fernández eta Julián Sáenz López
Gidoia eta dramaturgia: El Patio Teatro
Argiztapen Diseinua: El Patio Teatro
Eszenografiaren Diseinua eta eraikuntza: El Patio Teatro
Jantziak: Martín Nalda
Jatorrizko Musikaren konposaketa: Nacho Ugarte
Argi eta Soinu teknikaria: Diego Solloa
Argazkiak: Clara Larrea
Diseinu grafikoa: Diego Solloa
Esker onak: Alejandro López, David Azpurgua, Jorge Padín eta Momo Enciso
Banaketa: Ana Sala Ikebanah Artes Escénicas
El Patio Teatro 2010ean sortu zen Logroñon Izaskun Fernández eta Julián Sáenz Lópezen eskutik.
Konpainia, egunerokotasunak sortutako emozioak biltzen dituzten istorioak publikoarengana hurbiltzeko behar batetik sortu zen. Honen aitzakiz, lenguaia propio baten bilaketa batetik eta eszenatokitik kontatzeko behar batetik aritzen da El Patio Teatro.
Ordutik konpainiak lau ikuskizun sortu ditu: “A Mano”, “Hubo”, “Conservando memoria” eta “Entrañas”. Ikuskizun hauek Espainiako zein nazioarte mailako sariak jaso dituzte.
El Patio Teatrok 2012tik Espainiako jaialdi eta antzoki garrantzitsuenetan parte hartu du, hala nola Europa, Asia, Amerika, Australia eta Afrikatik biratzen aritu da nazioarte mailan. Duela gutxi konpainiak El ojo crítico de Teatro 2021 saria jaso du.